Asteko zinean hiru ekoizpen berri espainiar eta beste germaniarra ikusi ahal izango

24.09.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Asteburuan drama, thriller, beldurrezkoa eta komedia ikusi ahal izango

Ermua Antzokiak lau estreinaldi zinematografiko proiektatuko ditu eta irailari amaiera emango dioen asteburuan. Programazioari ostegun honetan emango zaio hasiera, zineklubaren asteroko emanaldian 'El Cielo Rojo' titulua jatorrizko bertsioan proiektatuz, 20:30etatik aurrera. Christian Petzoldek zuzendutako ekoizpen alemaniarra da, 2023an estreinatu zena. Drama honek kontatzen du Leon eta Felixek egun batzuk emango dituztela Itsaso Baltikoaren ondoan oporretan dagoen etxe batean, sormenezko bi proiektu amaitzeko asmoz. Han, neska eder batekin eta haren maitalearekin etxea partekatu behar dutela jakingo dute.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean eta asteleheneko 20:30ean 'La isla pérdida' Fernando Trueba zuzendariaren azken lana ikusi ahal izango dugu. 128 minutuko thriller honek Matt Dillon, Aida Folch, Juan Pablo Urrego eta Kika Georgiou aktoreak bildu ditu. Alex espainiarrak uharte galdu bateko jatetxe batean zerbitzari gisa lan berri bat hasten duela kontatzen du zintak. Alex dendako kudeatzaile estatubatuarrarekin maiteminduko da. Bere maitasuna loratzen den bitartean, arrasto kezkagarriak aurkitzen hasten dira gizon horren iragan ilun eta misteriotsuari buruz.

Asteko bigarren proposamen komertziala 'La estación Rocafort' da. Luis Prietok zuzendutako beste ekoizpen espainiar bat, beldurrezko generokoa, 89 minutu irauten duena. Sipnosiaren arabera, Laura Bartzelonako Metroko Rocafort geltoki lasaian hasi da lanean, baina laster konturatu da ez dela dirudiena. Polizia zahar oinazetu baten laguntzarekin ikerketa bat hasten da, eskuetatik joan dakiekeena. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandeko gazteentzako saioan, arratsaldeko 5etan, 'Padre no hay más que uno, 4. Campanas de boda'. Santiago Seguraren lana, zuzendaria izateaz gain aktore lana ere egiten duena. Aurten bertan estreinatutako lanak 94 minutu irauten du. Bere alaba zaharrenak 18 urte betetzen dituen egunean mutil-lagunak ezkontzeko proposamena egiten dion eta berak berehala onartzen duen gurasoengan izango lukeen eraginari buruzkoa da zinta.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke