Azken egunak udako erronka osasungarriak ganditzeko

Uda aisialdiaren sinonimoa da herritar askorentzat eta, bereziki, gazte eta ikasleentzat. Aisiaz, dibertimenduz eta lagun arteko abenturaz beteriko asteak dira, ikasturte berriari ekin aurretik pilak kargatzeko. Beraz, zergatik ez aprobetxatu denbora hau erronka osasungarriak gainditzeko?
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Udako erronka osasungarriak ekimena antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Bizkaiko gazteen artean udan zehar jarduera osasungarriak sustatzeko lehiaketa da.
Bizkaian bizi diren 16 eta 30 urte bitarteko pertsona guztiei zuzenduta dago proiektua, eta honako bederatzi erronka osasungarri hauek gainditzea proposatzen du:
- Inoiz praktikatu ez duzun kirola egin
- Eguzkitan liburu bat irakurri
- Garraio publikoa erabili
- Euskal plater bat sukaldatu
- Ilunabarra ikusi
- Kostaldetik paseo bat eman
- Kaleko antzerki edo kontzertu batez gozatu
- Zinemara joan
- 500 metro baino gehiago dituen mendi batera igo
Gazteriaren Kontseiluak proposamen horiek ezarri baditu ere, pertsona bakoitzak gehienez ere bi ideia ordezteko aukera izango du bere gustu edo interesekin bat datozen beste bi jarduera osasungarriekin.
Lehiaketan parte hartzeko, gazteek erronka horietako bakoitza gainditu dutela adierazten duen argazki bat egin beharko dute, eta bederatzi irudiak WhatsApp bidez 688 73 71 33 zenbakira bidali 2024ko irailaren 10a baino lehen. Argazkiak bidali ondoren, parte-hartzaile bakoitzak inkesta bat bete beharko du, WhatsApp zenbaki beraren bidez jasoko duena. Horrela, bi lagunentzako parapente-hegaldi baten eta kulturan gastatzeko 50 euroko bonu baten zozketan sartuko da.
Erronkak gainditu, uda gozatu eta sariak irabazi!
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu