Azterketa garaiko ordutegi berezia Udal liburutegian

02.05.24
Espacio de estudio de la biblioteca | Liburutegiko ikasketa gunea
Udal Liburutegia
Instalazioak 09:00etatik 00:00etara irekiko dira, astelehenetik ostegunera, ekainaren 13ra arte

Ermuko Udal liburutegiak bere ordutegia luzatuko du gaurtik, asteartea, maiatzak 2, eta ekainaren 13ra arte, osteguna, ikasturte amaierako azterketak prestatzeko beharra duten pertsonek beren instalazioak denbora gehiagoz erabili ahal izan ditzaten.

Epe horretan, liburutegia astelehenetik ostegunera goizeko 9:00etatik 24:00etara egongo da zabalik, etenik gabe. Ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko da, hau da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Asteburuetan, berriz, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da, bai larunbatetan, bai igandetan.

Liburutegiak gogorarazten du, oro har, azterketen ordutegi berezian, bigarren solairuko ikasgela-zerbitzuak bakarrik funtzionatuko duela, eta hortik liburuak maileguan eraman eta itzuli ahal izango direla bertan dagoen automailegu-makina erabiliz. Hori horrela izango da, ezohiko moduan, ekainaren 1ean eta 8an, larunbatetan. Egun horietan liburutegia ikasteko gune gisa baino ez da irekiko.

Larunbatetan, maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean, ordea, liburutegiak bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu 9:30etatik 13:30etara bitartean, baina arratsaldean ikasgela bezala bakarrik irekiko da.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa