Badator dibertsioz beteriko uda Oporretan Jolasen eskutik

20.06.24
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Euskara
Udako umeentzako jarduerak astelehen honetan, ekainaren 24an, hasiko dira eta 692 lagunek parte hartuko dute

Udaren atarian eta ikasturtea amaitzeko ordu gutxiren faltan, Ermuko 700 haur inguru jada prest daude Oporretan Jolas udalekuetan ondo pasatzeko. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduera hauek datorren astelehenean, ekainak 24, hasi eta uztailaren 19an amaituko dira. Horrela, lau astez, haurrek Steam tailerretan, kiroletan, zirku eskolan eta aisialdiko jardueretan parte hartu ahal izango dute.

Programak aurtengo 692 plazak bete ditu, eta parte hartzaile bakoitzaren adinaren eta interesen arabera, programa astero aldatuko da. Familiek posta elektronikoz jasoko dituzte programa horiek, eta Euskara Sailarekin harremanetan jarri ahal izango dira sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, 943 17 91 47 telefonora deituz edo euskara@udalermua.net helbidera idatziz.

Ekainaren 24tik 28ra bitarteko lehen asterako programazioa honako hau da:

Aisialdi ekintzak (LH 1 eta 2)

Topagunea Orbe Kardinala plaza izango da, 09:00etan.

Eguna Aurreikusitako jarduera
Astelehena 24 (09:00-13:30) Topaketa eguna
Asteartea 25 (09:00-18:00) Paseo magikoa
Asteazkena 26 (09:00-17:00) Ur maratoia
Osteguna 27 (09:00-18:00) Sopurta Abentura
Ostirala 28 (09:00-13:30) Jolasak

STEAM Tailerrak (LH 3)

Topagunea Orbe Kardinala plaza izango da, 09:00etan.

Eguna Aurreikusitako jarduera
Astelehena 24 (09:00-13:30) Ongi etorria, ezagutze jolasak, gatz kristalak eta mugimenduzko animaliak
Asteartea 25 (09:00-13:30) Hazien kanoiak, pintura zentrifuga eta probeten mahai jolasa
Asteazkena 26 (09:00-13:30) Debako hondartzara irteera
Osteguna 27 (09:00-13:30) Itzalekin jolasean, holograma 3D zinea eta izozkiak 10 minututan!
Ostirala 28 (09:00-13:30) Tinta ikusezina eta uraren eguna

Zirku Eskola (LH 4)

Topagunea Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa izango da, 09:00etan.

Eguna Aurreikusitako jarduera
Astelehena 24 (09:00-13:30) Globoflexia, beroketak, flexibilitatea eta erlajazioa, dantza, antzerkia eta klown, oreka, binakako eta taldekako lana, aire akrobaziak, aurpegi margoketa, jantzigintza eta atrezzo eraketa...
Asteartea 25 (09:00-13:30)
Asteazkena 26 (09:00-13:30)
Osteguna 27 (09:00-13:30)
Ostirala 28 (09:00-13:30)

Ikuskizun irekia 11:30ean San Antonio-Errotabarriko plazan, edo euria eginez gero, Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan.

Kirolaz blai (LH 5 eta 6)

Topagunea Miguel Angel Blanco Udal kiroldegia izango da, 09:00etan.

Eguna Aurreikusitako jarduera
Astelehena 24 (09:00-13:30) Aurkezpena, lankidetza eta trebetasun jolasak, zoomba kids eta igeriketa
Asteartea 25 (09:00-13:30) Hockeya, beisbola, errugbia eta eskubaloia
Asteazkena 26 (09:00-13:30) Txangoa eta ginkana
Osteguna 27 (09:00-13:30) Badmintona, frontenisa, padela eta patinak, skatea edo skooterra
Ostirala 28 (09:00-13:30) Eskalada, atletismoa eta Ongaraiko ur jolasak

Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa, udalekuengatik itxita

Gogoratzen dugu jarduera horiek irauten duten bitartean, hau da, ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte, Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa itxita egongo dela, bertan egingo baita Zirku Eskola eta bertan bilduko baitira horretarako erabiltzen diren material guztiak. Hala ere, birziklatze organikoaren poltsak 9:00etatik 13:00etara jaso ahal izango da.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean