‘Balta Bordoy & The Bad Boys’ taldearen musika Lobiano Kulturgunean

13.03.25
Imagen
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Rhythm & Blues mediterraneoa Bartzelonako laukotearekin, larunbatean 20:00etan

‘Balta Bordoy & The Bad Boys’ Lobiano Kulturgunean izango da datorren larunbatean, 20:00etan, Jazz Blues 2025 zirkuituan programatutako emanaldien baitan. Sarrerak 10 €balio du eta aurrez eros dezakegu Lobianon bertan; online Kutxabank erakundearen webgunean edo ikuskizuna hasi baino lehenagoko sarbidean.

Bartzelonako R & B talde sendoa dugu hau, blues elektrikoa, gospela, groove eta jazza uztartzen ditu, erritmo kitzikagarriz eta energiaz beteak eskaintzeko. Ibilbide luzeko lau musikarik osatzen dute taldea, eta orain bat egin dute agertoki gainean ahalik eta gehien gozatzeko eta publikoari errepertorio indartsua oparitzeko. Hiru bakarlariak Victor Puertasen ahots bero eta indartsuarekin txandakatzen dira.

Balta Bordoy, Blues eta R&B-n espezializatutako Mallorcako gitarrajole aditua ezaguna da laguntzaile bezala egiten duen lanagatik, James Harman, Sax Gordon, Alex Schultz, Keith Dunn edo Barrelhouse Chuck mailako figuren laguntzaile. Hogeita hamar urteko lehian T-Bone Walker, Johnny “Guitar” Watson, Otis Rush edo B.B. Kingen soinuak xurgatu ditu, zenbaitzuk aipatzearren.

Badira urteak Bartzelonan finkatu dela 'Lluis Coloma Quartet', 'Big Dani Perez Quartet', 'Big Mama Montse Band' edo 'Myriam Swanson&The Rythm Treasures'-en proiektu ospetsuetan esku hartuz. Mallorcan, halaber, 'Los Peligrosos Gentlemen' taldearen liderra da. 2018an banda propioa osatzea erabaki zuen Baltak, eta, urte batzuez Victorrekin hainbat formaziotan ibilita, laukote honen ideia sortu zen.

Victor Puertas Bartzelonako harmonizista, abeslari eta pianista ezaguna da, baita nazioartean ere ‘Suitcase Brothers’ eta bere ‘Víctor Puertas&The Mellow Tones’ boskotearekin egindako emanaldiak direla medio.

'Rock My Blues Away’ disko berria aurkeztuko dute Ermuan

Proiektu honek Puertasen alderik ezezagunena erakusten du organista Hammond B3 batekin eta benetako aitzindarien eraginpean: Bill Doggett, Wild Bill Davis, Jimmy Smith edo Jimmy McGriff. Aldi berean, bere esparrua zabaldu du Blues eta R&B abeslari gisa, Louis Jordan, B.B.King eta Ray Charles bezalako maisuengandik xurgatzen duen estiloarekin.

'Balta Bordoy & The Bad Boys feat. Victor Puertasek ‘Rock My Blues Away’ disko berria aurkeztuko du, Marc Tenak ‘Feelback Studio’k(Bartzelonan) zuzenean grabatua eta 'Bluz Track' diskoetxe frantziarrak argitaratua. Lan honek kritika bikainak ekarri dizkio nazioarteko hedabide espezializatuetan, hala nola ‘Blues Blast Magazine’ eta ‘Blues Junction’ (AEB), ‘Soulbag Magazine’ (Frantzia) eta 'La Hora del Blues' (Espainia). ‘Blues Junction’ aldizkariak aurtengo 10 disko onenen artean hautatu du.

Laukoteko kideak

  • Balta Bordoy: gitarra
  • Victor Puertas: ahotsa eta Hammond organoa
  • Nil Mujal: saxo tenorra
  • Arnau Juliá: bateria

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute