Bi hondamendiren bidez gure gizartearen miseriei buruz hausnartzen duen fikzioa

27.09.23
Irudiak antzezpenaren eszena jasotzen du
Ermua Antzokia
ArteDrama eta Axut! konpainiek "Hondamendia" antzezlana aurkeztuko dute ostiralean Ermua Antzokian, 20:30etan. Antzezpena euskaraz egingo da

"ArteDrama" eta "Axut!" konpainiek "Hondamendia" muntaia aurkezten dute, gure gizartearen miseria kolektiboei eta indibidualei eta bizitzea egokitu zaigun denborari buruzko hausnarketa, berriki bizitako bi hondamendien bidez aurkeztua: Zaldibarko zabortegiaren lur-korritzea eta Covidaren pandemia. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken eta txarteldegian emanaldia hasi artean.

Lana Ximun Fuchsek zuzendu du eta testua Harkaitz Canorena da. Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiak eta horrek eragin zuen giza eta ingurumen tragedian eta pandemiaren eraginean eta horren ondorioetan inspiratuta dago muntaia. Bi gertaerak sarkasmotik, samurtasunetik eta umoretik jorratzen ditu, eta kritika gogorra egiten du, bizitzari eta itxaropenari dei eginez.

Hondamendia ez da antzerki dokumentala. Ez dago benetako gertaerarik, ezta pertsonaiarik ere. Gure gizarteko miseria kolektiboak eta indibidualak esploratzeko aukera ematen duten gertaeretan inspiratutako fikzioa da. Zortzi aktorek antzezten dituzten hogei bat pertsonaiaren bidez egiten du. Lanak "bizitzari eta itxaropenari, bizitzako gauza politen aldeko deia" izan nahi du.

Hitz hoberik ezean "katastrofe" deitu dugun horrek denok jarri gaitu ezpataren eta hormaren artean. Batzuentzat zoritxarra dena, beste batzuentzat istripu tamalgarria baino ez da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako