Bihar irekiko dira Ongaraiko parkea eta ur-jolasak

09.06.23
Imagen
Vista del vaso y de la zona
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Hirigintza
Berano-Errekaldeko igerileku naturala ekainaren 16an, ostirala, irekiko da

Uda eta eskolako oporrak oraindik iritsi ez diren arren, beroa gure artean dago dagoeneko. Egun luzeez eta tenperatura beroez gozatzea tokatzen zaigu. Bihartik aurrera (ekainak 10, larunbata) Ongaraiko parkea eta ur-jolasak zabalik egongo dira gure herrian freskatu eta ondo pasatzeko.

Parkearen irekiera ordutegia 10:00etatik 20:00etara da egunero irailaren 10era arte. Esparruaren barruan aldi berean egon daitezkeen pertsonen gehieneko edukiera hogeita hamahiru (33) da.

Ur-eremuan hainbat jolas-elementu daude: kanoiak, zurrustada bertikalak, zurrusta bideragarriak, ur-uztaia eta ura metatzen duen kubo birakari bat, bi denboratan isurtzen duena. Berdegune bat eta solarium mailakatu bat ere badaude, baita komun bat eta iturri bat ere.

Electricidad Perosanz da instalazioen mantentze-lanez arduratuko den enpresa. Goizero, ur-laginak hartuko ditu laborategi homologatu batera bidaltzeko, eta uraren kalitatea egiaztatzeko eta instalazioen erabilera segurua bermatzeko azterketak egingo dira.

Proba horiez gain, enpresako teknikariek parkeak behar bezala funtziona dezan eta jendearentzat ireki aurretik dena txukun egon dadin beharrezko lanak egingo dituzte.

Bestalde, udal brigadak egunero garbituko du hezegunea, ur-parkeko erabiltzaileak zauritu ditzakeen hondakinik egon ez dadin. Garbiketa orokorra Mankomunitateko garbiketa-zerbitzuak egingo du.

Eusko Jaurlaritzaren osasun-arauak betez, autokontroleko liburua egin da. Liburu horretan jasoko dira parkean gerta daitezkeen analisi, proba eta gorabehera guztiak.

Igerileku naturala erabilgai iizango dugu datorren ostiraletik aurrera

Berano-Errekaldeko igerileku naturala ekainaren 16an, ostirala, zabalduko da. Ordutegia 12:00etatik 19:30era izango da, soroslea bertan dela, eta erabiltzeko baldintzak aurreko urteetako berberak izango dira.

Udaleko brigadak igerilekua garbitu du, ibaiak ekarritako arrasteetatik zetozen harri eta lurrez beteta baitzegoen, eta urdinez margotu da.

Guneak komun publiko bat du araztegiaren etxolaren ondoan.

 

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
06.06.25
Abian da herriko argiteria publikoa hobetzeko Plan Bereziaren lehen fasea

Udalak 106.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hasierako fase honetan, eta udalerriko bost gunetan 209 argi ordezkatuko dira