Bookface udako lehiaketak baditu irabazleak
Ermuko Udal liburutegiak Bookface lehiaketaren hirugarren edizioaren irabazleen berri eman du, sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen dituen udako txapelketa dibertigarria.
Guztira 44 lagunek parte hartu dute lehiaketan euren argazkiak bidaliz, iazko udan baino gehiago. Izan ere, bookfacea liburu baten azalarekin "bat egitean" eta irudi erreala azalaren irudiarekin bateratzean datzan artea bihurtu da.
Hirugarren edizio honetako irabazleak hauek izan dira: Biel Lombraña (6 urte), 12 urtetik beherakoen kategorian; Enaitz Mugerza (37 urte), 13 eta 40 urte bitartekoen kategorian; eta Esther López (61 urte), 41 urtetik gorakoen kategorian. Bakoitzak liburu sorta bat eta Ermua Antzokiko kultur ikuskizun baterako bi sarrera jasoko ditu sari gisa. Zorionak!
Lotutako albisteak
'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa