Bukaera eman zaio 'Beldur Barik 2024' lehiaketari

28.11.24
Kultura eta Gazteria
Berdintasuna
Gizartea
Aurkezturiko lanen proiekzioaz eta sari banaketaz itxi da aurtengo edizioa

"Beldur Barik Ermua" 2024 lehiaketak, jada, badu talde sarituak. Bart arratsaldean, lanak ikusi eta sariak banatzeko ekitaldia egin zen Lobiano Kultur Gunean. Lehiaketaren helburua gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea da, kolektibo horrekin batera hausnarketak eta eztabaidak eginez, gizarte matxista bat atzean utzi eta berdintasunezko gizarte bihurtzeko.

Gala aurkeztu eta sariak banatu zituen "Kai Nakai" (Iratxe Aguilera) artistak Beatriz Gamiz alkatearekin batera. Gasteizkoak, gainera, bere errepertorioko abestiak ere interpretatu zituen, hala nola "Metxa" edo "Kolpe" esaterako.

Aurten 16 bideo aurkeztu dira guztira, dauden 3 kategorietara. Kategoria berezi berrian hiru sari banatu ziren, Ermuko dendetan gastatzeko 100 €-ko txeke-bonoa. Saritutako taldeak:

  • San Lorenzo ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak.
  • Ongarai ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. B mailako ikasleak.
  • Eskolabarri ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek

Lehenengo eta bigarren kategorietan 300 euroko erosketa-txeke bana banatu ziren. 1. kategorian, Ermua BHIko DBHko 3. mailako ikasleentzat izan zen saria, "Energiaz betetako neska" bideoari esker. Bigarren kategorian aldiz, saria San Pelayo ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek jaso zuten, ‘Cicatrices invisibles’ izeneko ikusentzunezkoagatik.

Amaieran, hunkitura une eta argazkiak hartu ondoren, Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan luntxa partekatu zuten ekitaldira bertaratu ziren pertsona guztiek.

Lehiaketa hau azaroaren 25eeko jardueren baitan dago

Lehiaketa hau azaroaren 25eko kanpainaren barruan dago, hau da, emakueenganako indarkeria matxista ezabatzeko nazioarteko egunaren barruan. Ermuko Udaleko Berdintasun sailak bultzatzen du eta gazteak "Beldur Barik" jarreraren hausnarketa, eztabaida eta bultzada prozesu batean sartzea du helburu.

"Beldur Barik"k kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko konpromiso aktibo pertsonal zein kolektiboari egiten dio erreferentzia, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritutako jarrerak sustatuz.

Aurten 16 bideo aurkeztu dira guztira, deituriko 3 kategorien barruan. Horien artean, ohikoak diren 1. eta 2. kategoriak (12-14 eta 15-17, hurrenez hurren) eta urteko berrikuntza daude. Berrikuntza hori Berdintasun Sailak bultzatu du, hau da, Kategoria Bereziak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei irekita dago, jarrera matxistei buruzko hausnarketan eta berdintasunaren aldeko portaerak txiki-txikitatik bultzatzean txertatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.24
Ermua Antzokiak kultur programazio indartsua aurkeztu du 2025eko urtarrila-maiatza bitarterako

María José Llergo, Jon Maia, Olivia Molina eta Aitziber Garmendia protagonista dituzten 18 ikuskizunetarako sarreren salmenta abenduaren 12an, osteguna, hasiko da
Imagen
La imagen retrospectiva  uestra una sesión anterior
04.12.24
Larunbatean ingelesezko ipuin kontaketa saioa izango

Liburutegiak "Story time" jarduera iragarri du 17:30ean Lobiano Kulturgunean
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
04.12.24
Sutegi antzerki talde ermuarrak "Antigona" aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan, abenduak 6, izango da ikusgai 20:30etik aurrera