Chica Sobresalto nafarrak kontzertua eskainiko du ostiralean Ermua Antzokian
Indie/pop eszena alternatiboko errebelazio artistetako bat ostiral honetan iritsiko da gure herrira. Maialen Gurbindok, Chica Sobresalto bezala ezagunak, kontzertua eskainiko du 20:30etatik aurrera Oráculo bere estudioko hirugarren diskoa aurkeztuz.
Maialen 14 urterekin hasi zen abestiak konposatzen, eta 17 urterekin gitarra hartu zuen, berak dioen bezala, "Madrilera iritsi eta tabernak betetzen hasten den kantautorearen ohiko ametsarekin, baina ez zen gertatu: bi lagunentzat jo nuen Buho Real aretoan". 2017an autoeditatu zuen bere lehen lana, Sobresalto, alokairua ordaintzeko lan egiten eta ikasteko eta gozatzeko beste proiektu batzuetan jotzen zuen bitartean.
2020an, Operación Triunfo-ren hamaikagarren edizioan parte hartu zuen, seigarren postua lortuz eta ikusleen eta hedabideen artean harrera bikaina lortuz. Harrezkero beste bi disko argitaratu ditu: Sinapsis (2021) eta Oráculo, 2023ko maiatzean kaleratua.
Chica Sobresalto Ermua Antzokian izango dugu otsailaren 23an, ostirala, 20:30ean. Sarrerak 12 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian