Dantza erakustaldia Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

15.04.24
Kultura eta Gazteria
Bost taldek emanaldi polita eskainiko dute plazan apirilaren 19an, ostirala

1982an, UNESCOk apirilaren 29a Dantzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Dantzaren Nazioarteko Batzordearen ekimenez. Data honen helburua dantza arte unibertsaleko eta askotariko diziplina gisa omentzea da, gorputz adierazpide hau aukeratu duten pertsona guztiak oztopo kultural, politiko eta etikorik gabe bilduz.

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, bost talde ermuarrek dantza erakustaldia antolatu dute apirilaren 19rako, ostirala. Taupada Dantza Eskolak, Txindurri Dantza Taldeak, Fit Gipsy Dancek, Jubilatuen Etxeko dantza taldeak eta Alba García Akademiak euren mugimendu onenen erakustaldia eskainiko dute musikaren erritmora. Euskal folkloreko dantza tradizionalak, dantza modernoenak, flamenkoa eta kirola izango dira ikusgai, besteak beste. Helburu nagusia herri osoa mugitzea da, dantzaren bidez jai giroa sortzea eta diziplina hori hainbat koreografiaren bidez ikusaraztea.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Orbe Kardinalaren plazan; euria egiten badu, 20:00etan Aritzmendi Frontoian izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza