Denboraldiko azken Arratsaldean Kontu Kontari saioa

17.04.23
Udal Liburutegia
Ekimena larunbat honetan izango da 17:30etik aurrera Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari zikloko denboraldiko azken saioa antolatu du larunbat honetarako, apirilaren 22rako.

Apirilaren 23an, igandea, izango den Liburuaren Eguna ospatzeko saio berezia izango da. Ipuinak ahopeka izeneko narrazioa 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta kontalaria Sergio de Andrés izango da.

Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta sarrera doakoa da. Bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik tokia erreserbatzea 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz https://wa.me/34943179212 edo e-mail bat biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina eta telefono zenbaki bat adieraziz. Azken datu hori dinamizatzaileari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko