'Desafío XChef by Cervezas 1906' lehiaketako finalista da Jesús González

Jesús González Rodríguez sukaldari ermuarrak ‘Estrella Galicia’ garagardo ekoizleak sustatzen duen ‘XChef by Cervezas 1906’ erronkaren azken fasean parte hartuko du datorren astean. ‘Sagarra’ Gastro Bar tabernaren jabeak eta ekintzaileak 'Yakiniku' izeneko mokadutxoa defendatuko du finalean.Yakinikurekin orain dela gutxi kazolatxoen tokiko lehiaketan parte hartu du.
‘Yakiniku’ elaborazio delikatua da, onddoak, arrautza-gorringoa, Sagarra Yakaniku saltsa, patata-aparra eta onddo-kurruskaria uztartzen dituena. Beira garden asimetrikoz egindako ontzi batean aurkezten da, aurkezpen zaindua du eta oso gozoa da ahoan. Herriko lehiaketan bigarren saria jaso du.
Aurtengo 2023 XChef by Cervezas 1906 Erronkaren ediziorik handizaleenaren aurrean gaude, hainbat autonomia erkidego eta probintziatan tokiko lehiaketak antolatzen diharduena. Asturiasen, Gaztela eta Leonen, Ourensen, Santiagon eta Vigon jada ospatu da, eta orain Euskal Herrira eta Kantabriara dator. Iparraldeko finala Bilbon ospatuko da datorren asteartean, apirilak 11, Miribillako ‘Malaespera’ txokoan.
Jesús González sukaldariak Bilboko, Logroñoko eta San Vicente de la Barquerako finalistekin neurtuko ditu indarrak. Ermuarrak 1906 Red Vintage garagardoarekin uztartzea proposatzen duen Yakiniku proposamena defendatuko du. Bere aurkariak ondorengoak izango dira: Islaresko (Bilbo) Julen Bergantiños, zeinak porko zeltaren eskutxoak saltsa berdean legatz kokotxarekin eta arbeioekin aurkeztuko duen. Proposatuko duen edaria 1906 Erreserba Berezia da. Wine Fandango (Logroño) tabernako Sugai Larrazabalek berriz, txerri, bieira eta babarrun pinta ekologikoen ravioli kurruskaria proposatuko du finalean. Red Vintage 1906rekin jateko proposamena. Azkenik, Kantabriako San Vicente de la Barquera establezimenduko Miguel Borreguerok Kantauriko Brioche purua proposatuko du. Horri laguntzeko edaria 1906 Erreserba berezia izango da.
Finala goizeko hamaika eta erdietan hasiko da. Sukaldari finalistek 5 anoa aurkeztu behar dituzte, 4 epaimahai profesionalarentzat eta bat erakusketarako. 15 minutu izango dituzte proposamena prestatzeko eta proposatzen duten errezeta defendatzeko.
Estrella Galiciak sustatzen dituen balioak urtero jarraitzaileak irabazten dituen lehiaketa honetan laburbiltzen dira, eta sukaldari berrien talentua eta sutegietako sormena saritzen ditu, zero alferrik galtzea edo energia aurreztea bezalako jardunbide egokietan oinarrituta.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean