'DEX' ekitaldia aurkeztu eta horretara gonbidatuko zaitu Gaztedi Durangaldeak ostiralean

17.10.23
Imagen
Logotipo del programa
Ekonomi Sustapena
Ostiral honetan, arratsaldeko zazpietan, Durango Entertainment Xperience (DEX) ekitaldiaren aurkezpena egingo da plazan 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Durangoko Plateruena Antzokian gauzatuko da azaroaren 4an

Kezkak, jakin-mina eta ikasteko gogoa duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteek hitzordu garrantzitsua dute azaroko lehen astean: Durango Entertainment Xperience (DEX). Doako ekitaldia, "Gaztedi Durangaldea" Bizkaiko Foru Aldundiaren programak antolatua, Bizkaia Gazteak ekintzaren esparruan, deialdien atalean.

DEX edo Durango Entertainment Xperience azaroaren 4an, larunbata, gauzatuko da Durangoko Plateruena Antzokian. Gazteentzako egun osoko jardunaldi monografikoa izango da, zeinak espazio edo gune desberdinak izango ditu: entretenimendu digitalari buruzko tailer eta hitzaldien gunea, erreferentziazko influencer-ekin topaketak, hiri-musikako taldeak eta bideojokoen gunea (Gaming eta 3D+Errealitate Birtualeko tailerrak). Jardunaldia Ermuan aurkeztuko da  ostiral honetan, hilak 20, Orbe Kardinalaren plazan, 19:00etatik aurrera. Ez galdu aurkezpen-ekitaldi hori eta DEXen parte hartzeko gonbidapena. Zatoz jardueraren xehetasun guztiak ezagutzera. Izen-ematea doakoa da. Eman izena!

Alberto Barredak (@albertoobarreda) eta Gabriel Mozok (@gabrielmozo_) parte hartuko dute, biak RRSS bidezko eragileak dira. Halaber, Paula Fernandez, Mikel Garcia, Diego Ayus, Iñaki Tejedor eta Jasone Alonsoren testigantzak entzun ahal izango ditugu, besteak beste, "bodypositive" korronteaz, tamaina handiko modeloez, bidaiez, kirolaz, gastronomiaz, elikaduraz edo modaz hitz egingo digutenak. Hitzaldiak euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldea osatzen duten udalek aspalditik dihardute elkarrekin gazteei babesa emango dieten ekintzen agenda bat sortzeko lanean, ikuspegi zabal, integratzaile eta elkarri lotuta. Beste behin ere, erakundeek estrategia koordinatu horren aldeko apustua egin dute, gazteen beharrei erantzuteko asmo sendoarekin.

Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Mallabia eta Zaldibar dira "Gaztedi Durangaldea" programan sartutako udalerriak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du