"Egin ezazu zure filma" maiatzean Udal liburutegian

22.04.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Tailerra 2013an eta 2014an jaiotako haurrei zuzenduta dago

Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako tailer berri bat antolatu du datorren maiatzerako, Egin ezazu zure filma izenburupean. Ikastaro praktiko honetan, adingabeek gai libreko gidoi txiki bati forma emango diote (adiskidetasuna, naturarekiko errespetua, familia, etab. izan daitezke) eta film labur bat edo batzuk grabatuko dituzte.

Tailerra 2013an eta 2014an jaiotako haurrei zuzenduta dago eta hainbat helburu ditu: parte hartzen duten adingabeei kultura zinematografikoa hurbiltzea eta haien adierazpen artistikoa indartzea, ikus-entzunezko proiektu baten produkzioan oinarrizko nozioak erakustea, adierazpen askatasuna sustatzea, talde-lana bultzatzea eta film laburrak egiteko proposatutako gaiei buruz hausnartzea, besteak beste.

Ikastaroa ordubeteko lau saiotan egingo da, eta ikus-entzunezko narratibaren, gidoiaren idazketaren, filmaketaren eta muntaiaren oinarrizko nozioak ikasiko dituzte. Lehenengo saioak ikus-entzunezko munduan sartzeko eta gidoia sortzeko balioko du. Bigarrenean gidoiaren egokitzapena egingo da eta grabaketa hasiko da. Hirugarren saioa film laburra filmatzeko izango da, eta laugarrenean grabazioaren xehetasunak amaitu eta film laburra muntatuko da.

Saioak astearteetan, maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an, izango dira, 17:30etatik 18:30etara, euskaraz.

Doako tailer honetan izena emateak lau saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izena maiatzaren 2ra arte eman daiteke liburutegian, 943 17 92 12 telefonoan, WhatsApp bidez https://wa.me/34943179212 edo e-mail bidez biblioteca@udalermua.net helbidean, izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa aurkeztuz.

Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, lekuak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda webguneko iragarki-taulan argitaratuko da maiatzaren 3an, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten pertsona guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
Fotografía de las protagonistas de la obra
02.05.24
Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian
Imagen
Espacio de estudio de la biblioteca | Liburutegiko ikasketa gunea
02.05.24
Azterketa garaiko ordutegi berezia Udal liburutegian

Instalazioak 09:00etatik 00:00etara irekiko dira, astelehenetik ostegunera, ekainaren 13ra arte
Imagen
Cartel de la película La primera profecía
30.04.24
"La primera profecía" eta "El salto" filmekin hasiko du maiatzeko egitaraua Ermua Antzokiak

"La quimera" eta "Emma y el jaguar negro" pelikulek osatzen dute asteko programazioa