Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

19.03.25
Berdintasuna
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan

Ostiralean, martxoak 21ean, Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1960ko egun horretan, poliziak 69 pertsona tirokatu eta hil zituen Hegoafrikako apartheid legearen aurkako manifestazio baketsu batean. Nazio Batuen Batzar Nagusiak data hori izendatu zuen haren oroimenez, eta nazioarteko komunitateari eskatu zion ahaleginak areagotzeko arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeko (2142 ebazpena -XXI-).

Debekatuta dago arrazagatik diskriminatzea, eta giza eskubideak babesten dituzten estatuek neurriak hartu behar dituzte arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak iraunarazten dituzten kausak ezabatzeko. Ermuak bere egiten ditu ospakizuna eta helburuak, eta aurtengo martxoaren 8ko ekitaldien barruan, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikapena eta espiritua hedatu nahi ditu.

Hori dela eta, udal Immigrazio Zerbitzuarekin koordinatuta, Ermuak Elkarrizketa saioa eta "Dejar atrás la casa en llamas" izeneko errezital poetikoa antolatu ditu ostiralerako. Lobianon izango da, 18:00etan. Sarrera doakoa da eta honako agiriaren bidez eman behar da izena Ermuko jarduera aukeratuz. Adi, izen emate orri hori orokorra eta komuna da, berbera beste hainbat udalerrirako.

"Zehar Errefuxiatuekin" elkartearen proposamena da, "Entretejidas" izeneko proiektuaren eta laborategiaren esparruan, narratiba kolektibo berriak eta esanahi berriak sartzea bilatzen duena, kultura-sorkuntzatik eta artista migratuen ekarpenetik abiatuta. Elkarrizketa sektorialean, sortze-prozesuak eta kultura-baliabideetarako sarbidea landuko dira, artista migratzaileak edo jatorrizko lurraldetik nahitaez aldatutako artistak izanik. Komba Mingomba, Ajala La Necia eta Eromenak parte hartuko dute. T. Mohamed Yesslemek eta Jara Calvok moderatzaile lanak egingo dituzte ahotsa jarriko errezitalean, Rove Riveraren musikaz lagunduta.

Laburpena

  • Noiz: martxoak 21, ostirala
  • Non: Lobiano Kulturgunean
  • Ordua: 18:00etan
  • 'Dejar atrás la casa en llamas' obraren errezital poetikoa.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak