ELoGE 2024 zigilua lortzeko hautagai da Ermua EAEko beste zazpi udalekin batera

09.07.24
Ermua obtiene por segundo año el Sello ELoGE
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Uztailaren 18an, osteguna, ezagutuko dira Gobernantzaren Europako Bikaintasun Zigilua lortu duten euskal udalak

EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak eta Europako Kontseiluak Gobernantzako Bikaintasunaren ELoGE Zigiluaren (European Label for Governance Excellence) V. edizioa bultzatu dute. Ermuak hirugarren aldiz aurkeztu du hautagaitza Gobernu Onaren eta kalitate demokratikoaren arloan Europa mailan dagoen bereizgarririk garrantzitsuena lortzeko. EAEko zortzi udal aurkeztu dira guztira: prozesu honetan estreinatzen diren Azkoitia, Donostia eta Errenteria, eta hautagaitza errepikatzen duten Irun, Errenteria, Legazpi, Erandio, Laudio eta Ermua.

Datorren uztailaren 18an, osteguna, emango dira sariak, Donostian, Esther Apraiz EUDELeko presidentearen, Daniel Popescu Europako Kontseiluko ordezkariarekin eta hautagaitza aurkeztu duten zortzi udaletako alkateen parte-hartzearekin.

2017an, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartea Europako Kontseiluak zigilua emateko baimendutako lehen eskualde-plataforma bihurtu zen. Aurtengoa ELoGEren V. edizioa izan da Euskadin, eta aurreko lau urteetan, hogei bat udalerrik parte hartu izan dute eta horietatik, 12 euskal udalek jaso dute saria. ELoGE zerrenda, orain arte, Europako 22 herrialdetako 300 udalerrik osatzen dute.

ELoGE lortzeko, udal hautagaiek autoebaluaziorako metodologia zorrotza erabiltzen dute, eta horrek gobernu onaren hamabi printzipioei buruzko 72 adierazle gainditzea dakar: Partaidetza demokratikoa; Giza eskubideak; Zuzenbide estatua; Etika publikoa; Kontuak ematea; Irekitasuna eta gardentasuna; Kalitatezko administrazioa, eraginkorra eta efizientea; Lidergoa, gaitasunak eta ahalmenak; Erreakzio gaitasuna; Ekonomia eta finantza kudeaketa sendoa; Jasangarritasuna eta epe luzerako ikuspegia; Aldaketara eta berrikuntzara irekitzea.

Adierazle bakoitza justifikatzeko, dokumentu-ebidentziak eman behar dira. Udal-tresnak baloratzen dira, bai barnera begirakoak (aginte-plana, finantza-kontrolerako plana, GJHrekin lerrokatutako aurrekontuak, erosketa publiko arduratsua eta berritzailea...), bai kanpora begirakoak, horiek guztiak herritarrekiko eta tokiko eragileekiko harremanetan (parte hartzeko eta gardentasunerako bideak, etika- edo jokabide-kodea, 2030 Agenda estrategia...).

EUDELentzat eta Europako Kontseiluarentzat, azken helburua eta benetako "saria" ez da zigilua lortzea soilik, baizik eta udalak beren erakundeen etengabeko hobekuntza-prozesuan inplikatzea. Hori koordinazio politiko-teknikoaren bidez eta bere indarguneen eta garapen-eremuen diagnostikoaren bidez lortzen da.

Edizio berri bakoitzean, akreditazioa berritzeko gonbita egiten zaie udalerriei, eta jardunbide egokiak identifikatzen dira hobekuntza-planak bultzatzeko. Ermuko Udalak dagoeneko bi ELoGE zigilu ditu, 2017an eta 2020an lortuak, eta 2024an hirugarren bat lortzeko aukera du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko