Emakumeak protagonista Arratsaldean Kontu Kontariren saio berrian

20.03.23
Imagen de uno de los cuentacuentos de Lobiano
Udal Liburutegia
Jarduera larunbat honetan 17:30ean izango da Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udal liburutegiak euskarazko ipuin kontaketa saio berria antolatu du martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko programa zabalari amaiera emango diona. Arratsaldean kontu kontari zikloaren barne, Mugitu, mugitu, ez atzean gelditu izenburua du saioak eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Birjiñe Albira kontalaria arduratuko da jarduera dinamizatzeaz. Martxoaren 25ean, larunbata, hasiko da, 17:30ean, Lobiano Kultur Gunean.

Sarrera doakoa da, eta bertara joan ahal izateko aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, https://wa.me/34943179212 helbidera WhatsApp bat bidaliz edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz, haurraren izen-abizenak eta adina eta telefono zenbaki bat adieraziz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, ekintzak irauten duen bitartean gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan.

Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Etenak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez