EMOEk hasiera eman dio aurtengo 'Bono Ermua' kanpainari
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) pizgarri duten bonu kanpaina berri bati hasiera eman dio gaur, herriko dendetan eta hilabetez merkeago erosteko. "Bono Ermua" goiburuarekin martxoaren 17tik apirilaren 16ra arte produktuak erosi ahal izango ditugu herriko dendetan, 50 eurora arte gastatuz erosleak 40€ ordainduko dituelarik. Gutxienez 50 edo 25 €uro (bonu , erdia) erosketa egin beharko da. Bonuak ez dira beste sustapen batzuekin bateragarriak. Bono bakoitzak 10€ko hobaria du. Elkarteak bere sare sozialetan ematen du sustapen-kanpainaren berri.
Bonu horiek erosi nahi dituztenak Merkatu plazatik pasa gaitezke, Minbiziaren kontrako elkartearen lokaletik goizeko 9:10etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu. Horiek eskuratzeko adinez nagusiak izan beharko gara eta Nortasun Agiri Nazionala (NAN) aurkeztu beharko dugu. Bonuak eskudirutan edo plastikozko diruarekin ordaindu ahal izango ditugu, banku-txarteletarako datafonoa izango baitute.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"