Enplegu Proiektu Integrala garatuko du Ermuak lehentasunezko arreta behar duten kolektiboentzat 2024ko bukaeran

05.12.24
Enplegua
Erakundea
Sei hilabetez aldi baterako kontratua izango duten 12 pertsonentzako enplegu- eta prestakuntza-programa mistoa izango da

Ermuko udalak aldi baterako Enplegu Proiektu Integral bat garatuko du, zeinak formatu mistoa izango du: 200 prestakuntza-ordu, banakako lan-prestakuntzako 10 ordu eta, ondoren, lanaldiaren %75eko lan-kontratua ordutegi jarraituan, sei hilabetez lehentasunezkotzat jotzen diren kolektiboetako 12 langaberentzat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda daudenentzat. Enplegu-proiektu hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du, eta erakunde horrek bere web-atarian ezagutara eman du. Hautaketa-prozesua irekita dago. Informazio pertsonalizatua Ermuko Enplegu Zentroan eska daiteke.

Lanpostuen profila ondorengo hau da:

  • Herri-lanetako peoiaren 12 lanpostu, oro har. Langabetuak eta lehentasunezko arretako kolektiboren batekoak.

Gainera, proiektu honi lotutako beste hiru kontratazio egongo dira.

Enplegu Proiektu Integralaren helburua da laguntza integraleko ibilbideak garatzea proiektuaren hartzaile diren langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko. Hau da, parte-hartzaileei gaitasun profesional baliagarriak ematea, lan bat lortzeko aukerak hobetzeko, beren autoestimua hobetzeko eta beren berrespen profesionala hobetzeko. Lan-gaitasunaren maila handitzeak ondorio zuzenak ditu parte-hartzaileen posizionamenduan, bai lanpostu bat lortzeko, bai bizitzarako oro har. Enplegu Plan Integral honen bidez, interes publikoko obrak edo zerbitzuak landuko dira, hala nola udalerriko hiri-ingurunea eta ingurune naturala mantentzea. Baita espazio publikoak eta hiri-altzariak garbitzea ere.

Pertsona horiek tokiko eremuan onura publikoko eta gizarte-intereseko jarduerekin lotutako lanak egingo dituzte, erakundean lan egiten duten egituradun langileak ordezkatzea ekarri gabe.

Hautagaien betekizunak

Programan parte hartuko duten pertsonek langabezian egon beharko dute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda, hautaketa-prozesurako hautagaitza aurkezten dutenean eta lan-kontratua hasi aurreko egunean. Ermuan eta/edo Mallabian erroldatuta dauden pertsonei emango zaie lehentasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako