Ermua Antzokiak 2024an hartutako kultur ekitaldien laburpena

06.02.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Oscar Blanco kolaboratzaileak 25 argazki jarri ditu ikusgai otsailaren 18ra bitartean

Óscar Blanco argazkilari ermuarrak, udal Kultura Sailaren eta webgune korporatibo honen kolaboratzaileak, Ermua Antzokian 2024an zehar izan diren ikuskizunen irudi sorta aurkezten du. Sarrera doakoa da eta erakusketa otsailaren 18ra arte bisitatu ahal izango da lanegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 143: 00etara.

Guztira 25 argazkik osatzen dute "Ermua Antzokia 2024" izeneko erakusketa, eta bertan iaz gure herritik eta Antzokitik pasa ziren arte eszenikoetako talde, abeslari eta aktoreen irudiak ikus ditzakegu.

Emanaldietan zehar hartutako 25 argazki dira, zuzenean eta ikuskizun bakoitzaren argiztapenarekin, baldintza horiek eransten duten balioarekin, ez baita erreza. Lehenengo erakusketa aretoan zintzilik daude argazkiak eta kronologiaren arabera ordenatuta: Goazen 10.0; Mierda de ciudad; El Kanka; Kortxoaren dilema; El sonido oculto; Chica sobresalto; Marlena, Nevenka; Ez gara jaitsiko (Pirritx, Porrotx eta Marimotots); Bengo; Mr. Kilombo; Andrés Suárez; Se alquila, Andoni Ferreño eta Agustín Bravorekin; Idoia; El Brujoren El lazarillo de Tormes edo El niño de Elche. Irudi bakoitza antzezlanaren izenburuarekin edo artista/taldearen izenarekin identifikatuta dago, baita emanaldiaren datarekin ere.

Erakusketa otsailaren 18ra arte bisitatu daiteke lanegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan. Sarrera doakoa da.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
26.12.25
Festa eta urte amaierako kanpaien aurrerapena

Abenduaren 27an, larunbata, goizaldera arte ekitaldiak eta musika izango dira
Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak