Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian
Otsailaren 11a "Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Eguna" izendatuta dago. Hori dela eta, Ermuko Udalak hainbat tailer antolatuko ditu zientzialarien omenez. Emakume zientzialariak, salbuespenak salbuespen, ezezagun handiak dira gure gizartean, beren lanak eta nortasunak isilpean egon baitira.
Otsailaren 11ko ekitaldiak arratsaldez herriko plazan egingo dira, 5etatik 7:00etara bitartean. Euria egiten badu, jarduera Merkatu Plaza zaharrera eramango da, estalpean egiteko. Aisialdiko eta zabalkundeko jarduera horietan, nahi beste haur nahiz familiak parte hartu ahal izango dute.
Tailerretan astronomia, kimika, biologia eta botanika bezalako diziplinak jorratuko dira, lau (4) emakume zientzialarien omenez.
Emakumeen eta Neskato zientzilarien Nazioarteko Eguna otsailaren 11n ospatzen da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE delakoak) 2015ean aldarrikatuz gero, emakumeek eta neskatoek zientzian eta teknologian parte har dezaten sustatzeko. Alor horietan emakumeek egiten duten ekarpena ikusaraztea eta hezkuntzan eta karrera zientifikoetan (STEAM) dagoen genero-aldea murriztea da helburua.
Ekimen honen bitartez, Ermuko Udalak emakumeek zientziaren arloan egiten dituzten ekarpenak ezagutzera eman nahi ditu eta erreferente inspiratzaileak eskaini neska eta belaunaldi gazteei.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan