Ermua Antzokiak hamasei film proiektatuko ditu apirilean

01.04.25
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Asteburuko tituluak 'Aún estoy aquí', 'Presence', 'Wolfgang' eta 'Diplodocus' izango dira.

Ermua Antzokiak aste honetan ekingo dio apirileko zine programazioari. Hilabete honetan hamasei film proiektatuko ditu: zortzi komertzialak, lau zineklubekoak eta beste lau gazteentzat edo familientzat. Hileko bonuak 16,80 euro balio du eta Lobianon edo txarteldegian eros daiteke.

Osteguneko zineklubak ‘Aún estoy aquí’ eskainiko du jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Brasilgo ekoizpena da, Walters Sallesek zuzendua eta 2024an estreinatua. 137 minutu irauten du eta hainbat sari jaso ditu. Rubens Paiva diputatu ezkertiarra Brasilgo diktadura militarrean (1971) gobernuak atxilotu zuenean, Eunice emazteak aurrerapauso bat ematea erabaki zuen. Nazioarteko film onenaren Oscar saria. Urrezko Globoa: emakumezko aktore nagusi onenarena. Gidoi onena Veneziako Zinemaldian eta film iberoamerikar onenarena Goya sarietan.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Presence’ Steven Soderberghek zuzendu duen ekoizpen iparramerikarra ikusi ahal izango dugu. 85 minutuko intriga, izua eta naturaz gaindiko fenomenoak biltzen dituen zinta da. Rebekah, bere senarra eta seme-alabak fenomeno esplikaezinak bizitzen hasten dira aldirietako bere etxe berrira aldatu ondoren.

Asteko bigarren merkataritza-proposamena ‘Wolfgang (extraordinario)’ da. Javier Ruiz Calderak zuzendu du ekoizpen espainiarr hau, zeinak bi aste daramatza zinema-aretoetan. Asperger eta aitatasuna jorratzen dituen komedia dramatikoa da. Wolfgang hamar urteko haurra da, 152ko adimen-zatidura eta autismoaren espektroaren nahasmendua ditu. Ama bat-batean hil ondoren, ezagutzen ez duen aitarekin bizi behar du. 110 minutu irauten du eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Azkenik, igandean, 17:00etan, gazte eta familientzako saioan, Antzokiak ‘Diplodocus’ eskainiko du euskaraz. Diplodocus dinosauro txiki bat da, jakin-min handikoa, eta gurasoak egoera misteriotsuetan desagertzen dira. Komiki batean bizi da eta komiki batetik bestera teleportatu daitekeela ohartzen da.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera