Ermua Antzokiak hiru drama eta animazio bat proiektatuko ditu aste honetan

17.01.24
Imagen
cine
Ermua Antzokia
‘Fallen leaves’, ‘Sobre todo de noche’, ‘A fuego lento’ eta ‘Wish. El poder de los deseos’; 2023an estreinaturikoak

Ermua Antzokiak aste honetan estreinatu berri diren zineko lau titulu berri proiektatuko ditu. Proiekzioak ostegunean hasiko dira zineklubaren saioarekin. Ostegunean, 20:30ean, 'Fallen leaves' filma eskainiko da, Aki Kaurismäkik zuzentzen duen ekoizpen finlandiarra. 81 minutu irauten duen komedia dramatikoa da. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Helsinkin bizi den Ansa emakume ezkongabearen bizitza kontatzen du. Kontraturik gabe supermerkatu batean egiten du lan, apalak betez, eta gero plastiko birziklagarria sailkatzen du. Gau batean bera bezalako langile bakarti alkoholikoa den batekin topo egiten du, Holapparekin. Epaimahaiaren Saria Cannesen 2023.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Victor Iriarte zuzendariaren 'Sobre todo de noche' film espainiarra ikusi ahal izango dugu. Adopzioa jorratzen duen zinema beltzeko drama da eta 108 minututan garatzen da. Veraren istorioa kontatzen du. Gaztetan haurdun geratu zen baina ezin izan zuen bere semearen ardura gain hartu eta adopzioan eman behar izan zuen. Cora gazteari, bere medikuak esan zion ezingo zuela seme-alabarik izan eta adoptatuz bakarrik osa zezakeela familia bat.

Atal komertzialaren bigarren proposamena 'A fuego lento' Frantziako filma da, Tran Anh Hung-ek gidoi propioa duen drama erromantikoa. 134 minutura iristen den film luzea da eta XIX. mendean girotuta dago. Eugénie parerik gabeko sukaldaria da, azken 20 urteetan Dodin gourmet ospetsuarentzat lan egin duena. Urteak elkarrekin, sukaldaritza lanak partekatzea eta elkar mirestea harreman erromantiko bihurtu da. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandeko ikuslerik gazteenentzako saioan, 17:00etan, 'Wish: el poder de los deseos' film iparramerikarra proiektatuko dugu, abenturazko animazioa eta zinema fantastikoa. Asha eta Star izeneko energia mugagabeko bola txiki batek erakusten dute gizaki ausart baten borondatea izarren magiarekin konektatzen denean, gauza zoragarriak gerta daitezkeela.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu