Ermua Antzokiak hiru estreinaldi irten berri eta euskarazko bertsio original bat eskainiko ditu

12.09.23
ChicasBien_Layer
Ermua Antzokia
Aste honetan ‘La quietud en la tormenta’; ‘Las chicas están bien’; ‘Barbie’ eta ‘La sirenita’ proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak pantaila handiaren azken estreinaldiak eskainiko dizkigu beste aste batez. Proiekzioak ostegunean hasiko dira zineklubaren saioarekin. Aste honetan, Alberto Gastesi zuzendariaren ‘La quietud de la tormenta’ ikusi ahal izango dugu, euskarazko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. 97 minutu irauten duen lan honek kontatzen digu Lara eta Danielen bizitzak gurutzatzen direla salgai dagoen etxebizitza baten bisitan; baina agian hau ez da aurkitu diren lehen aldia. Ostegunean 20:30ean.

Zinema komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean, Itsaso Aranak zuzendutako ‘Las chicas están bien’ drama ikusi ahal izango dugu. 85 minutu irauten du, udako astebetean antzezlan bat entseatzeko errota zahar batean igarotzen duten lau emakumezko aktoreren eta idazle baten topaketa kontatzen du. Bigarren emanaldi batean, astelehenean -hilaren 18an- ere ikusi ahal izango dugu, 20:30ean.

Asteko bigarren proposamen komertziala mundu osoan ikusmin handia piztu duen izenburua eta fenomeno bat da: ‘Barbie’, uda honetan estreinatu den fantasiazko zinemaren komedia iparramerikarra. Greta Gerwigek zuzendutako lana da eta 114 minutu irauten du. 'Barbieland' herrian bizi den panpina bat mundu errealera bidali dute, behar bezain perfektua ez izateagatik. Zinta hau larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Aste honetako laugarren eta azken filma ‘La sirenita’ da, familiari eta gazteenari zuzendutakoa. Titutlua igande arratsaldean ikusi ahal izango dugu, 17:00etatik aurrera. Ariel bezalako sirenek debekatuta dute pertsonekin elkar eragitea; nolanahi ere, Arielek bere bihotzak agintzen dionari jarraitu behar dio.

Informazio zehatza agendan eta Ermua Antzokia atalean.

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean