Ermua Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin, Euskadi Lagunkoia sarean lanerako prest

02.12.24
Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Proiektuko kideek parte hartuko dute gaur, astelehena, Bizkaiko Herri Adeitsuen Lurralde Batzordean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin proiektuaren Talde Sustatzaileak eta udaleko talde teknikoak parte hartuko dute gaur, astelehena, abenduak 2, Euskadi Lagunkoia sareko Bizkaiko Lurralde Batzordean. Sareari atxikitako udalerrien eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako langileen arteko topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da. Guztien artean ari dira lantzen 2024rako planteatutako erronka, nahi ez den bakardadea, tailer eta ekimenen bidez.

Nahi ez den bakardadeari buruzko proposamenak aztertu ondoren, Ermua Hiri Adeitsua proiektuko kideek Euskadi Lagunkoiaren etorkizuneko erronkak eta 2025erako gai nagusia zehazten lagunduko dute.

Joan den asteazkenean, azaroaren 20an, Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien urteko jardunaldian ere parte hartu zuen udal proiektuko lantaldeak, Donostiako Kursaal jauregian.

Ermuko proiektuaren Talde Sustatzaileak 16 kide ditu modu egonkorrean. Udalerrian bizi diren 60 urtetik gorako pertsonak dira, eta, hilero egiten dituzten saioen bidez eta udaleko talde tekniko batek koordinatuta, adineko pertsonak kezkatzen dituzten hiriko hainbat erronkaren gainean lan egiten dute. Ekimen honen helburu nagusia Ermua pertsona guztiekin, eta bereziki, adinekoekin, lagunkoiagoa izatea da. Horrela, adineko pertsonek komunitate-bizitzan erabateko parte-hartzea izatea sustatzen da, eta zahartze osasungarria eta aktiboa sustatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte