‘Ermua Hiria’ XXXII. Literatur lehiaketako irabazleak

25.06.26
Udal Liburutegia
Gizartea
Narratiba eta poesiako saridunak euskaraz nahiz gaztelaniaz 500 euro jasoko dute

Ermua Hiria XXXII. edizioko Literatur Lehiaketaren oinarrien arabera narratiba lanen gaia krimena eta misterioa izan da. Epaimahaiak gaztelaniazko saria Chelvan (Valencia) bizi den Julian Despaigne Rodriguezi eman dio, "Cambio de destino" lanarengatik.

Gaztelaniazko poesian, saria Tarragonan bizi den Patricia Aliaga Rodrigok jaso du, "Sangre de papel” tituluko lanarengatik.

Euskarazko narratiban, saria Zumaian bizi den Jon Joseba Aizpuruarentzat izan da, “Elefante zuria” tituluko lanagatik.

Euskarazko poesian, epaimahaiak Azkotian bizi den Juan Ramon Alberdi Ibarmia autoreari eman dio "Gogeten hari-muturrak" lanagatik.

Modalitate bakoitzeko saridunek 500 € jasoko dituzte.

Lanak www.ermua.eus/eu/node/32484 helbidean irakur daitezke.

Aurtengo edizioan 200 kontakizun (84 autore emakume eta 116 gizon) eta 167 olerki (43 emakume eta 124 gizon) aurkeztu dira, gaztelaniazko narratiban.

Euskaraz hamalau testu narratibo jaso dira (bost emakume eta bederatzi gizon) eta hamalau poesia konposizio (zazpi emakume eta zazpi gizonezkoenak).

Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia Slawomira Grabowskak (Udal Liburutegiak antolatutako ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubetako dinamizatzaileak) Candido Pascualek (Ermuko Liburutegiko bazkideak) eta Jose Miguel Fernandezek (Udal Liburutegiko langileak) osatu dute. Gaztelaniazko poesia epaimahaia, aldiz, Maite Lorenzok (aktoresa eta Olerki tailerraren dinamizatzaileak), Candido Pascualek (Ermuko Liburutegiko bazkideak) eta Isabel Gonzalezek (Udal Liburutegiko langileak) osatu dute. 

Euskarazko lanak baloratzeko epaimahaia Fernando Aranberrik (Euskara teknikariak), Ainhoa Onandiak eta Amaia Rementeriak (IES Ermua BHIko irakasleak) eta Sara Gagok (Udal Liburutegiko langileak) osatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da