Ermua Hiriko XXX. Literatur Lehiaketak lan irabazleak aurkeztu ditu

26.06.24
Imagen de un libro abierto
Udal Liburutegia
Epaimahaiak hiru irabazle aukeratu ditu euskarazko eta gaztelaniazko 372 kontakizun eta poemen artean

Ermuko Udal liburutegiak XXX. Ermua Hiria Literatur Lehiaketaren irabazleen berri eman du. Aurtengo edizioaren oinarriek narratiba lanen gai nagusia umorea izan behar dela jasotzen dute, eta epaimahaiak gaztelaniazko saria Rocío Díaz Gómez madrildarrari eman dio Despedida y cierre para un amañable cadáver kontakizunagatik.

Euskarazko narrazio modalitatearen kasuan, saria eman gabe geratu da.

Gaztelaniazko poesiaren modalitatean, Elena Olivella García Bartzelonako bizilagunak jaso du saria Inventiva konposizioagatik. Euskaraz, epaimahaiak Amaia Trejo Aldekoa durangarrari eman dio saria, Uneoro hasten delako poemagatik.

Lehiaketaren irabazle bakoitzak 500 euroko saria jasoko du eskudirutan.

Saritutako hiru lanak lehiaketaren orrialdean irakurri ahal izango dira

372 lan bi hizkuntzatan

Ermua Hiria lehiaketaren XXX. edizio honetan 372 obra aurkeztu dira:

  • Narratiba
    • Gazteleraz: 185 obra, 43 emakumek eta 145 gizonek idatziak
    • Euskaraz: 7 lan, 4 emakumek eta 3 gizonek idatzita
  • Poesia:
    • Gazteleraz: 168 obra, 48 emakumek eta 120 gizonek idatziak
    • Euskaraz: 12 lan, 6 emakumek eta 6 gizonek idatzita

Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia Slawomira Grabowska Ermuko Udal liburutegiak antolatutako ingelesezko eta gaztelaniazko irakurketa kluben dinamizatzaileak, Candido Pascual liburutegiko bazkideak, eta Markel Uranga liburutegiko langileak osatu dute.

Gaztelaniazko poemen epaimahaia Maite Lorenzo aktore eta poesia tailerreko dinamizatzaileak, Candido Pascual liburutegiko bazkideak eta Isabel Gonzalez liburutegiko langileak osatu dute.

Epaimahaia Fernando Aranberri Ermuko Udaleko Euskara teknikariak, Kepa Antxia eta Amaia Rementeria IES Ermua BHIko irakasleek eta Sara Gago udal liburuzainak osatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa