Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute
Gaztedi Durangaldeak Gaztekimen proiektuan saritutako lanen berri eman du gaur, ostirala. Durangoko San Agustin Kultur Gunean izan da sari-banaketa ekitaldia, eta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutuko bigarren mailako ikasleek lortu dute lehen postua. "NextGen Bekak" proiektuari esker, talde garailea osatzen duten lau ikasleek sari dibertigarri batez gozatu ahal izango dute: uretako edo mendiko abentura jarduera bat.
Gaztekimenen helburu orokorra da Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek udalerriaren eta eskualdearen hobekuntzan aktiboki parte har dezaten sustatzea. Xedea da gazteak sentsibilizatzea tokiko erronken eta arazoen inguruan, eta haien pertenentzia-zentzua eta erantzukizun zibikoa indartzea, partaidetza eta inplikazio soziala landuz. Proiektu hau Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko Udalek eta Durangoko Mankomunitateak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean sustatutako Gaztedi Durangaldea programaren barruan kokatzen da.
Aurten Ermua-Mallabia (34 ikasle), Durango eta Maristak HLHko institutuetako ikasleek egindako zazpi lanek parte hartu dute Gaztekimen proiektuan.
Lotutako albisteak
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian