Ermuak 2.125 euro gehiago batu ditu DANAk kaltetutakoentzat

18.11.24
Kirolak
Erakundea
Gizartea
Larunbateko kirol maratoi solidarioan lortutako diru kopurua da

Ermuak beste 2.125 euro bidaliko dizkie urriko DANAren kaltedunei. Diru-kopuru hori azken larunbatean lortu da, ‘Ermua Kirolak’ udal arloak antolatutako kirol maratoiaren emaitza. Jardueran 130 pertsonak eman zuten izena Aquatonic, Body Power eta Ziklo Indoor ekimenetan parte hartzeko. Parte-hartzaileek 5 € jarri zituzten izena ematearen truke, guztira 665 euro. Gainera, ordubeteko ziklo indoorreko saio batean edo hirutan pedalei eragin zietenei esker beste 1.460 euro gehitu zitzaizkien, egindako kilometro bakoitzeko 1 €gehitzeko udalak emandako dohaintzari esker.

Laburbilduz, jarduerak 2.125 euro lortu zituen guztira, izen-emateetan eta pedalei eraginda betetako distantziaren batuketaz.

Kirol alorrak bere eskerrona agertu du "larunbatean ekimen honetan parte hartu eta hurbildu ziren pertsona guztiei, kausa on honetan laguntzeko asmoz, eta baita ere begirale taldeari beren parte hartze eta konpromisoagatik, azken horiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke jarduera hau egitea eta kaltetuek duten behar ugarietan laguntzeko funtsak lortzea. Eskerrik asko".

Alkateak ere, Beatriz Gamizek, sare sozialetan idatzitako mezuaren bidez eskerrak eman zituen herriak erakutsitako elkartasun eta parte hartzeagatik. Ermua solidarioa, Ermua geldiezina! Lerroburua zuen mezuan "Bihotzez" eskerrak eman zizkien kiroldegian DANAk kaltetutako pertsonei laguntzeko elkartasun maratoian parte hartu zuten guztiei. "Zuen energiak, konpromisoak eta eskuzabaltasunak erakusten digute, beste behin ere, herri batu eta solidarioa garela. Ahalegin bakoitzak kontatzen du: bildutako diru guztia une zail honetan gehien behar duten pertsonentzat izango da. Eskerrik asko ekimen handi honen parte izateagatik eta elkarrekin indartsuagoak garela erakusteagatik" adierazi zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu