Ermuak ez ditu ahazten Miguel Ángel Blanco eta Sotero Mazo

10.07.23
Imagen
La foto muestra al alcalde hablando junto a los hermanos Mazo
Erakundea
ETAk hildako bi herritarrak gogoratu ditu gaur Udalbatzak: Sotero Mazo Figueras eta Miguel Angel Blanco Garrido, bigarren horren bahiketaren seigarren urteurrena bete denean

Udalbatzak Sotero Mazo Figueras eta Miguel Ángel Blanco Garrido ETAk hildako bi ermuarrak gogoratu ditu gaur. Udalak urtero antolatzen duen ekitaldi instituzionalean egin da oroimena, San Pelaion terrorismoaren biktimen omenez egindako monolitoan. Ekitaldi horretan udaleko talde politiko guztietako udalbatzakideak izan dira, Sotero Mazoren anai-arrebekin eta Miguel Ángel Blancoren osaba-izebekin batera. Bertan izan dira, halaber, Gobernuak Euskadin duen ordezkari Denis Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro, Teresa la Espada, Bizkaiko ahaldun nagusiaren bigarren tenientea edo Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroko zuzendari Florencio Domínguez, besteak beste.

Gaur, uztailak 10, hogeita sei urte betetzen dira Ermuko Udalean Alderdi Popularreko zinegotzia zen Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zutenetik, eta ia 43 urte Sotero Mazo ile-apaintzaile ermuarra hil zuen tiroketatik. Ekitaldian hildako bizilagunen argazki bana jarrita egon da, eta erdian sugarra piztuta duen sutontzi bat.

Juan Carlos Abascal alkateak hitz batzuk zuzendu ditu eta urteurrena "askatasunarentzat eta demokraziarentzat data tristea" dela adierazi du, "baina itxaropenarentzat ere izan zen, gure bizitzak hartzen zituen egun haietako beldurra gainditzen hasteko aukera eman zigulako". Alkateak duela hogeita sei urteko mobilizazioei buruz hitz egin du, "ez baitziren kasualitatezkoak izan", eta "erakundearen eta zimurtu ez ziren bizilagunen ausardia" aitortu du, "aurre egin baitzieten, askatasuna defendatzeko ikuspegi zabala eta uste demokratikoak erakutsiz".

Alkateak azpimarratu duenez, "gure harri-koskorra jartzen jarraitu nahi dugu, eta memoriatik biktimei egindako kaltea konpontzen lagundu, jatorri eta identitate aniztasunean oinarritutako bizikidetza eraikitzen jarraitu. Aniztasun horrek aberastu egiten du gizartea oro har, eta pertsonek nahi duten bezala sentitzeko edo pentsatzeko duten askatasuna, desberdinarekiko".

J. Carlos Abascalek, amaitzeko, esan du elkarrekin bizitzeko eta guztion artean gure hurrengo belaunaldien alde eraikitzeko unea dela, etorkizunari begira, iragana ahaztu gabe, historia berriro errepika ez dadin. Gure onena eman dezagun aniztasunak gure etorkizuna gida dezan".

Ekitaldia amaitzeko, lore eskaintza egin da Ermuko bi biktimen omenez.

Lerro hauen azpian ekitaldi instituzionalaren bideo osoa duzue.

 

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere