Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Ermuko Udalak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) Osasun ministro Salek Babaren bisita instituzionala jaso du gaur, gure udalerriaren eta saharar herriaren arteko lankidetza eta elkartasun loturak sendotzen dituen topaketa batean.
Jardunaldian zehar, ministroak bertatik bertara ezagutu ditu Udalak Durangaldeko Río de Oro elkartearekin elkarlanean bultzatzen dituen hiru proiektuak, konpromiso humanitarioaren eta nazioarteko laguntzaren erreferente bihurtu direnak: elikagaien karabana, Oporrak Bakean programa eta Edaal Etxea proiektua.
Arritokieta Araiztegi alkateordeak, Ermuko Udaleko Nazioarteko Lankidetza alorreko arduradunak, Ministroaren bisita eskertu du eta "gure herriak justizia sozialarekin eta nazioarteko elkartasunarekin duen konpromiso sakona" azpimarratu du. Zinegotziaren hitzetan, "bisita honek Ermuak giza eskubideekin eta herrien arteko elkartasunarekin duen konpromisoa erakusten du. Oraingo honetan, Saharako herriarekiko elkartasuna nabarmendu nahi da. Izan ere, Edaal Etxean islatzen den osasun-lankidetzako proiektua bezalako programekin gauzatzen da, hasi zenetik 14 adingabe saharar hartu dituena, hainbat patologiaren tratamendu medikoa jaso ahal izan dezaten, horietako batzuk larriak ".
Salek Baba ministroak eskerrak eman ditu Ermuak emandako babesagatik eta proiektu hauek saharar haurrentzat duten garrantzia azpimarratu du, bereziki Edaal Etxea, haur eta gaztetxoen bizitzak salbatzen baititu.
Desberdintasuna markatzen duten hiru proiektu solidario
Udalaren eta Río de Oro Durangaldea elkartearen arteko lankidetza hiru jarduera-ildotan gauzatzen da:
- Elikagaien karabana: urtero kanpaina solidarioa errefuxiatu sahararren kanpamenduetarako elikagai ez galkorrak biltzeko.
- Oporrak Bakean: Ermuko familiek aldi baterako harrera egingo diete Saharako adingabeei udan, bizikidetzako eta oinarrizko osasun-arretako esperientzia eskainiz.
- Edaal Etxea: aldi baterako egonaldi-programa behar mediko larriak dituzten eta Euskadin osasun-arreta espezializatua jasotzen duten adingabeentzat, udal-etxebizitza batean ostatu hartuta.
Ministroaren bisita Osoko Bilkuren Aretoko ekitaldi instituzional txiki batekin eta Edaal Etxera egindako bisitarekin amaitu da. Bertan, udal ordezkariek, Rio de Oro GKEko kideek eta Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaritzak berretsi dute elkarrekin lan egiten jarraitzeko borondatea dutela, kausa komun baten alde: saharar herriaren duintasuna eta ongizatea.
Lotutako albisteak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan

Gaur egingo, arratseko 7etan, O. Kardinalaren plazatik abiatuta