Ermuarren lan egoerari eta langabeziari buruzko ikerketa abian da

20.03.23
Enplegua
Gizarte Zerbitzuak
Galdetegia anonimoa da eta apirilaren 14ra arte egongo da zabalik

Ermuko Udaleko Gizarte Politiketako Saila ikerketa bat egiten ari da langabezian dauden edo enplegua hobetu nahi duten pertsonei buruz.

Horretarako, inkesta bat prestatu da herritarrek beren lan-egoerari buruz duten pertzepzioa eta beharrak jasotzeko.

Galdetegi erraz honen bidez, Udalak hobeto ezagutu ahal izango du herriko bizilagunen errealitatea, familia-egoerak, diru-sarrerak eta prestazioei buruzko datuak.

Inkesta anonimoa da, galderak betetzen dituen pertsonaren datu estatistikoak baino ez ditu jasotzen, eta apirilaren 14ra arte egongo da eskuragarri.

Lotutako albisteak

Imagen
20.10.26
Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko ikastaro berrian izena emateko epea zabalik

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatutako ikastaroak 11 plaza eskaintzen ditu, eta 45 urtetik gorakoei, iraupen luzeko langabeei eta/edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenei dago zuzenduta
Imagen
08.10.26
‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektuak 10 urte bete ditu adin guztientzako Ermua baten alde lanean

Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean