Ermuko alkate kargua berritu du bigarrenez Juan Carlos Abascal 'Txitxo'k

17.06.23
Juan Carlos Abascal tras recoger el símbolo de la autoridad
Erakundea
2023-2027 agintaldian alkate izango da aldeko 9 boto lortu eta gero; bere taldeko sei eta EAJ-PNV alderdiko zinegotzien beste hiru, alderdien arteko akordioa oinarri

Juan Carlos Abascal Candás (PSE-EE/PSOE) izango da Ermuko alkatea 2023-2027 agintaldian, gaur Udalbatza berria eratzeko osoko bilkuran berriro hautatua izan ondoren, 9 botorekin bere taldeko sei kideenak eta EAJ-PNVko hiru zinegotziena, bi alderdien artean lortutako akordioari esker. Txitxok 48 urte ditu, Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da eta bigarren agintaldia izango du sozialisten zerrendaburu joanda.

Bere alderdikide Beatriz Gamizek alkatearen makila eman dio, zinegotzien eta Udalbatza eratzeko bilkurara bertaratu den jende ugariaren txaloen artean. Jarraian hitza hartu du eta bere hitzaldian, Abascalek adierazi du "Ermuko alkatea izateaz harro dagoela eta jaio nintzen udalerriaren mailan egotea espero duela. Nire onena emateko konpromisoa hartzen dut, nire denbora jartzeko; ilusioz eta ahaleginez jadunda Ermuaren alde lanean jarraitzeko. Harro nago Ermuarra izateaz eta herrian bertan bizitzeaz", azpimarratu du. Euskarazko adierazi ditu hainbat paragrafo.

Duela lau urte esan nuen bezala, eta garai horretako gertakariek eta gertaerek erakusten dutenez, aldaketa gobernatzen jarraitu behar dugu. Izan ere, herritar eta arduradun politiko gisa bizi dugun egoera zerbaitek definitzen badu, aldaketa handiak gertatzen ari dira ikuspegi ia guztietatik: ekonomikoak, sozialak, lanekoak, teknologikoak. Horrek arriskuak eta ziurgabetasunak sortzea areagotzen du, baita aukerak ere. Orain gure Ermua pertsonentzako udalerri bihurtzen jarraitzea dagokigu, Ermua deitzen den etxe honetako protagonistak zareten guztioi esker.

Saihesbidea indarrean jarraitzen duen lehentasunezko premia

Alkateak gogorarazi du "saihesbidearen zati bat Ermuko herritar guztien esfortzu eta borrokari esker dugula. Onura bat guztiontzat eta esanguratsua Gipuzkoa Etorbidean eta Bizkaian bizi diren pertsonentzat. Urtia eta Goitondoko faseak lortzea gure lehentasunetako bat izango da, Okin Zurin, Seigarren Mendeurrenean eta Zearkalean kamioiak desagerrarazteko ezinbestekoak direlako. Konpromisoa hartzen dut tarte horiek berriz hasteko eta osatzeko lanean jarraitzeko, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiari exijitzeko ere" gehitu du.

Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkio Ermuko herriari "bere historian zehar izan duen gainditzeko adoreagatik, izan duen ulermenagatik eta egindako ekarpenengatik. "Barkamena eskatzen dut aldez aurretik —esan du— behar den mailan egoten ez dakidan kasu guztian, eta, beste behin ere, konpromisoa eskatzen dut udalerri jasangarriago eta solidarioago bat eraiki ahal izateko, bizikidetza protagonista nagusi izango duena".

Abascalek eskerrak eman dizkie zinegotziei egindako lanagatik eta hartutako konpromisoagatik, eta zinegotzi guztiak gonbidatu ditu elkarrekin lan egitera, Ermua hobe baten alde eta herritarrentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako