Ermuko Extremadurako Etxeak XXXIII. Kultur Astea ospatuko du

05.09.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Extremadura Zeharbideko lokalean hainbat ekintza burutuko dira irailaren 6tik 13ra bitartean

Ermuko Extremadurako Zentroak Kultur Astearen XXXIII. edizioari hasiera emango dio ostiral honetan, irailak 6. Extremadurako Egunaren harira, Zentroak egitarau zabala antolatu du datozen egunetarako.

Bihar ostirala, hilak 6, elkartearen Extremadura Zeharbideko lokalean, partxisa, oka, kartak eta domino jokoak izango dira 18:00etatik aurrera.

Larunbatean, hilak 7, Extremadurako meza izango da, Flor de Tomillo abesbatzak abestua, 13:00etan, eta Cuatrolako txapelketa, 17:00etan.

Egun handia igandea, hilak 8, izango da, Extremaduraren Eguna. 13:00etan erkidegoko bandera altxatuko da udaletxeko balkoian, eta bazkideentzako, agintarientzako eta gonbidatuentzako bazkaria egingo da Zentroaren lokalean 14:30etik aurrera.

Astelehenean, hilak 9, haurren txanda izango da Umeen Egunarekin. 18:00etatik aurrera partxisean jolastu eta marrazki lehiaketan parte hartu ahal izango dute, eta txutxe-poltsatxoak banatuko dira.

Asteartean, hilak 10, toka eta igel txapelketak izango dira 20:00etatik aurrera, eta asteazkenean, hilak 11, ordu berean, diana txapelketa. Ostegunean, hilak 12, lehia gastronomikoa izango da, plater tipikoen lehiaketarekin: migak, gazpatxoa, tortillak eta postreak. 20:00ak arte, parte hartzaileek prestatuko dituzten platerak jasoko dira, eta epaimahaiaren erabakiaren ondoren, dastaketa egingo da.

Jaiei amaiera emateko, ostiralean, hilak 13, merienda eta dantzaldia izango dira 20:30etatik aurrera.

Extremadurako Zentroaren Kultur Astearen XXXIII. edizioak Extremadurako Batzarraren, Ermuko Udalaren, Euskadiko Extremadurako Elkarteen Federazioaren, Kanpoko Extremadurako Komunitateen Kontseiluaren eta Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen babesa du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren