Errotabarri E.K.E.k kristalezko sabaia apurtu du

08.04.25
Imagen
Kirolak
Gizartea
Aurten igoera faseko sektore baterako hiru talde sailkatzea eta senior zilarrak klubaren historiako sailkapenik onena lortu du

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkartea (E.K.E.) bolada onean dago. Denboraldi honetan, Zilarrezko Ohorezko Ligako seniorrak kristalezko sabaia hautsi du, Liga erregularrean eta B taldean sailkapeneko bigarren postuan amaitu ondoren. Ekipo apala, harrobitik hornitzen dena eta herriko edo eskualdeko jokalariak bakarrik izan ohi dituena, fitxaketarik gabe. Taldeak 44 punturekin amaitu du Liga, 26 partida jokatu ostean; horietatik 21 irabazi ditu, 2 berdindu eta 3 galdu. Mugarria izan da, Ohorezko Urrezko Mailako txapelketa nazionala igotzeko fasea jokatzeko txartela eman diona. Fase hori apirilaren 26-27ko asteburuan jokatuko du Toledoko Casa Álvarez Imperial eskubaloiaren kontra, D multzoko txapelduna, 41 puntu, 20 garaipen, berdinketa bat eta galdutako bost partida izan dituena. Lehen partida apirilaren 26an izango da, 18:30ean.

Larunbatean, Ligako azken partidan, zilarrezko seniorrak Shär Colores Zaragoza Ligako txapelduna hartu zuten etxean eta oso duin aurre egin zioten. Mikel Martinen koadroak, partida irabazteko aukera ere izan zuen, bost tanto izan baitzuen bere alde, aktak jasotzen duen bezala eta Federazioak eskaintzen duen kronikan ere antzeman daitekeenez. Larunbatekoa partida gogoangarria izan zen, ez bakarrik 20x40an jokatutakoagatik, baita Errotabarri klubeko sortzaile eta lehen presidentea izan zen Olatz Bouzo Gerenabarrenari omenaldia egin zitzaiolako ere.

Errotabarriko seniorrak eta Shär Colores Zaragoza Ligako txapeldunak ohorezko korridorea egin zioten Olatzen familiari. Leire Álvarez Arruti egungo presidenteak bere figura gogoratu zuen eta eskerrak eman zizkion hemezortzi urte hauetan finkatu den proiektuari egindako ahaleginagatik. "Denboraldi bakoitzean mailari eustea pentsatzen xede ohi dugu, eta aurten ametsa bete dugu, igoera faserako sailkatu garelako. Ametsa, egia bihurtua, Olatz". Ondoren, Maider, Malen eta Jone jokalariek aurreskua dantzatu zuten, Txindurriko txistulari taldeko kideen musikarekib. Euskal Federazioko presidenteak, Sergio Barcenillak, kamiseta bat eman zien Maialen alabari eta Javi senarrari; Beatriz Gamiz alkateak, lore sorta bat; eta Rico egungo Batzordeko presidenteordeak, oroigarria. Olatzen anai-arrebak bertan izan ziren, ekitaldi hunkigarrian.

Liga erregularrean meritu eta sailkapenagatik igoera fasera edota sektore nazionalera pasatzea lortu duten hiru taldeak zilarrezko seniorra, Euskadiko kadetea eta haur zuria dira.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
05.06.25
Txindurri taldeak 50 urte dantzan daramatzala ospatuko du

Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango