Esku pilotako bi jaialdi iragartzen dituzte 'Santiago' jaiek

24.07.23
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Bihar 17:00etan profesionalen arteko esku pilota Aritzmendin eta etzi 18:00etan afizionatuen artean plazako frontoian

"Santixau" herriko jai nagusiek esku pilotako bi jaialdi iragartzen dituzte egitarauan, Aspe enpresaren eta bertako Pilota Elkartearen artean antolatuak. Uztailaren 25ean eta 26an egingo dira jaialdi horiek, hurrenez hurren. Lehenengo egunean, kategoria profesionaleko bi partida ikusgai izango ditugu, formatu desberdinetan. Aritzmendi pilotaleku estaliak, arratsaldeko 5etatik aurrera, Victor vs Expositoren arteko buruz burukoa hartuko du, lau t 'erdian.

Ondoren, partida nagusian Elezcano-Vicuña vs Zabala-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Sarrerek 15 €balio dute harmailetan zein kantxan jarri eta gozatu ahal izateko, eta dagoeneko online eros daitezke Aspepelotaren webgunearen bidez, beste 1 €barne, kudeaketa-gastuengatik. Baita egun horretan bertan leihatilan ere, eskuragarri geratzen direnekin.

Uztailaren 26an, Santa Ana egunean, jaialdiak eszenatokia, maila eta ordua aldatuko ditu. Partidak Orbe Kardinalaren plazako pilotalekuan izango dira, afizionatu mailako bikoteen artean eta arratsaldeko 6etatik aurrera. Jaialdia emakumeek irekiko dute, binakako partidu batekin. Horretan ondorengo bikoteak neurtuko dira: Leire Garai-Enara Gaminde vs Miren Larrarte-Arrate Bergara. Ondoren, gizonezkoen arteko bigarren partida jokatuko da, horretan Ander Etxaniz-Endika Uriondo vs Ander Murua-Aratz Irazustabarrena nor baino nor arituko direlarik.

Bigarren jaialdi honen amaieran, Erdikokale eta Orbe Kardinalaren plazako frontoia lotzen dituen plazatxoan estatua bat estalgabetu eta inauguratuko da, pilotaren kirola, bertako kirolariak (modalitate guztietan) eta zaleak, oro har, omentzeko eta goraipatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du