Eskubaloiko 2024 Euskadi Kopako seniorren finalak jokatuko dira Ermuan

13.04.24
Kirolak
Gizartea
Kiroldegia Errotabarri E.K.E vs Bera Bera eta BM Romo vs CD Bidasoaren arteko partiden egoitza izango da apirilaren 24ko asteazkenean

2024 Euskadiko Kopako seniorren azken faseko partidak eta 2023-2024 denboraldian garaikurra irabaziko duten taldeak Ermuan erabakiko dira apirilaren 24ko arratsaldean, 18:15etik aurrera, Euskadiko Eskubaloi Federazioak iragarri duenez. Goi mailako gizonezkoen eta emakumezkoen taldeen arteko norgehiagokak iragartzen dituen kartela argitaratu du erakundeak. Partida horiek amaiera emango diote aurtengo txapelketari.

Euskadiko Federazioa eta Errotabarri dira azken fasearen antolatzaileak, "Ermua Kirolak" udal kirol arloaren laguntzarekin. Jardunaldia festa bat izango da bertako zaleentzat eta sari bat Errotabarriko lehen taldeko kide eta jokalarientzat, Guerreras Iberdrola Ligako talde handienetako baten aurka neurtuko baititu indarrak, hau da, beste denboraldi batez emakumezkoen Ohorezko Mailako titulua lortzeko dagoen talde donostiarraren aurka. Gainera Bera Bera taldeak lotura hestua du gure herriarekin nahiz Errotabarrirekin,Imanol Alvarez Arruti entrenatzailea eta Anne Erauskin Martinez jokalaria, biak ermuarrak baitira. Bera Berak play-offetako final-laurdenak jokatzen ariko da titulua eskuratzeko xedez.

Errotabarri E.K.E. senior taldea finalera iritsi da Ohorezko Mailako Zubileta Evolution BM Zuazo (29-28) mendean hartuta. Bera Berak, bere aldetik, aise hartu zuen mendean Kukullaga (13-33) pasea lortzeko. Emakumezkoen taldeen arteko partida jardunaldiko partida nagusia izango da eta 20:15etik aurrera jokatuko, sari-banaketarekin txapelketari amaiera emango zaiolarik.

Gizonezkoen norgehiagoka, berriz, M. Ángel Blanco kiroldegia hartuko duen lehena izango da, 18:15etik aurrera. BM Romo Broker Kirol taldeak 32 eta 22 mendean hartu zuenb Amenabar ZarauTz ZKE taldea sailkatzeko. CD Bidasoak, aldiz, 44 eta 35 goleko aldearekin irabazi zion MEK Eibar Eskubaloiari.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik