Eskuz banakako pilota partida lau t 'erdian

19.07.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
Expositok eta Matak indarrak neurtuko dituzte gaur 18:00etan Cardenal Orbeko pilotalekuan, Aspe enpresarekin antolaturiko hiru jaialdietatik lehenengoan

Hodei Exposito eta Unai Mata pilotariek "Santiaxau" jaietako lehen jaialdia eta esku pilota partida jokatuko dute gaur lau t 'erdian. Kaiola barruko aurrelarien arteko lehia Orbe Kardinalaren plazako frontoi irekian jokatuko da 18:00etatik aurrera. Doakoa eta librea izango da. Aspek programazioan iragarrita du.

Bigarren jaialdia hilaren 25ean izango da Aritzmendi pilotalekuan izango eta binakako, ETB1ek zuzenean emango duelarik. Aurreneko partidan, Expósito-Eskuza eta De la Fuente-Bikuña neurtuko dira. Partida nagusia 'Caixabank Masters' Ligakoa izango da, torneoko bigarrena, non Altuna III-Iztueta bikoteak Zabala-Imaz bikotearen aurka jokatuko duten. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira Internet bidez Asperen webgunean. Sarrerak 25 eta 30 euro artean balio du, kantxako lehen lerroaren edo kantxako graduaren arabera. Sarrerak online eros daitezke Aspepelotaren webgunearen bidez, eta horrek beste 1,5 €barne hartzen ditu kudeaketa-gastuengatik. Baita leihatilan ere, egun horretan bertan, eskuragarri dauden txartelekin. Aurten ez da aldez aurreko sarrerarik salduko Lobianon.

Uztailaren 26an, Santa Anan, hirugarren eta azken jaialdia izango. Pilotaleku, maila eta ordua aldatuko diraa. Partidak Orbe Kardinalaren plazako frontoian jokatuko dira, afizionatu mailako bikoteen artean eta arratsaldeko 6etatik aurrera. Jaialdia emakumeek irekiko dute, Alday-Capellan eta Larrate-Mendizabal bikoteen arteko partidarekin. Ondoren, Egiguren-Bernaola vs Irribarria-Bullón gizonezkoen arteko norgehiagoka izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
05.06.25
Txindurri taldeak 50 urte dantzan daramatzala ospatuko du

Asteburu honetan mende erdiko urteurrena ospatuko du egitarau bereziaz
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango