ETAk eraildako bi bizilagunen omenezko ekitaldia

03.07.23
La imagen muestra la tarjeta editada este año
Erakundea
Datorren astelehenean, uztailak 10, Juan Jose Ibarrolak egin eta San Pelaio parkean dagoen ‘biktimen omenezko’ monolitoaren aurrean egingo da

ETA talde terroristak eraildako bi herritarren oroimena ohoratuko du Ermuak berriz datorren astelehenean, uztailak 10, Juan Jose Ibarrolak egin eta San Pelaio parkean dagoen ‘biktimen omenezko’ monolitoaren aurrean egingo den ekitaldi instituzional batean. Omenaldi- eta memoria-ekitaldi horretan, deklarazio bat irakurriko eta lore-eskaintza bat egingo da, hogeita sei urte betetzen direlako Miguel Ángel Blanco Garrido Alderdi Popularreko (PP) zinegotzi hautetsia bahitu eta tirokatu zutenetik. Ekitaldi hori herritarrei eta bertaratu nahi duten pertsonei irekia izango da. Aurtengoak iazkoak baino formatu xumeagoa izango du, protokolo gutxiagokoa, iaz Felipe VI.a erregea buru izan zen hogeita bosgarren urteurrenean.

"Euskal kasuan izandako, bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri" izeneko agiriak, ekintza terroristetan eraildako gure herriko bizilagunen xehetasunak jasotzen ditu fitxa banan.

Sotero Mazo Figueras 1980ko azaroaren 6an tirokatu zuten ETA-militarreko kideek Eibarko Virgen del Carmen kalean. Gizonezkoen ile-apaindegia zuen, 35 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.

Miguel Ángel Blanco Garrido 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuten, eta buruan tirokatuta aurkitu zuten, eskuak sorbalda atzean lotuta eta larri, hilaren 12an, Lasarteko zelai batean. Uztailaren 13an hil zen. 29 urte zituen, ezkongabe zegoen eta zinegotzi hautatua zen Ermuko Udalbatzan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26