ETS eta María Peláe izango dira 2024ko Santixauetako kontzertu nagusiak

20.03.24
Kultura eta Gazteria
Mondragon Orkestrak emango die amaiera herriko jaiei uztailaren 27an

Herriko Jai Batzordeak bilera egin du asteazken honetan 2024ko Santixauetako egitaraua zehazten hasteko. Beatriz Gamiz Kultura eta Berdintasun zinegotzia buru duen elkarteak herriko jaietako musika kontzertu nagusien berri eman du.

Maria Peláe malagarra, En Tol Sarmiento talde arabarra (ETS) eta Javier Gurruchagaren Orquesta Mondragón izango dira protagonista uztailaren 19, 20 eta 27ko gauetan, hurrenez hurren, gustu guztietarako musika-proposamenekin.

Uztailaren 19an, ostirala, izango da hiru emanaldi nagusi horietatik lehena. María Peláez Sánchez, artistikoki María Peláe bezala ezagunagoa, San Pelaio plazako agertokira igoko da 23:00etatik aurrera. Malagako 34 urteko kantautoreak 15 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du jada, eta folklorea, egile-kantua eta flamenkoa uztartzen ditu maisuki. Bere moldakortasunak mota desberdinetako ikuskizunetan lan egitera eraman du, baita bere zati telebisiboena ateratzera ere Tu cara me suena bezalako programetan parte hartuz. Bestalde, 2023ko ekainean Berdintasun Ministerioaren Ostadar saria jaso zuen, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen alde egindako borrokagatik.

Uztailaren 20an, larunbata, ETSren txanda izango da, En Tol Sarmiento. Ekorako boskotea (Arabar Errioxa) euskaraz gehien entzuten den taldeetako bat da gaur egun, eta Euskal Herriko fenomeno garrantzitsuenetako bat. Bere doinu itsaskorrek publiko gero eta zabalago batengana iristen jakin dute. Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginez ekin zion 2005ean bere ibilbideari, punk-rock abestiak bertsionatuz eta bere kantu propioak konposatuz. 2025ean, euren 20. urteurrenarekin bat eginez, eszenatokietatik denbora baterako erretiratuko dira, baina aurretik zuzeneko indartsu eta kementsuaz gozatzeko aukera izango dugu Ermuan 23:00etatik aurrera San Pelaion, non seguru lortuko dutela publikoaren zati handi bat dantzaraztea, barre egitea eta hunkitzea.

Azkenik, 2024ko jaiei amaiera emateko, Orbe Kardinalaren plazan Orquesta Mondragón izango dugu uztailaren 27an, 23:30etik aurrera. Javier Gurruchaga donostiarrak sortu zuen taldea 1976an, eta Espainiako musika eta antzerkiaren fusioan aitzindari izan den musika taldeetako bat da. Hasiera batean bi zutabe eszeniko handitan oinarritzen zen kolektiboa: abeslaria, Javier, dibertigarria eta xelebrea, eta Popotxo Ayestaran, mimika hutsez abesti bakoitza gag umoristiko txiki bihurtzen zuen komikoa. 2020an Ayestaran hil bazen ere, orkestrak bere jarduerarekin jarraitzen du eta Ermuan izango da 2024ko Santixauak modu bikainean agurtzeko.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.24
‘Pequeñas cartas indiscretas’ eta ‘Civil war’: astebururako zinema proposamenak

'El consentimiento' (JBA) osteguneko zineklubean eta 'Un Rey supermono' igandean haurrentzako saioan
Imagen
06.05.24
Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude
Imagen
Fotografía de las protagonistas de la obra
02.05.24
Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian