Ezagutzak askeago egingo gaitu

17.01.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Berdintasun sailak urteko lehen seihilerako Jabekuntza jarduera anitz antolatu ditu

Berdintasun sailak aurtengo lehen seihilekoan Ermuko Emakumearen Topaguneak eskainiko duen Jabekuntza Eskolaren egitaraua eta jarduerak ezagutarazi berri ditu. Programazio zabala da, eta parte-hartzaileak hazten eta aberasten laguntzea du helburu, askotariko prestakuntza-tailer, hitzaldi eta jardueren proposamenekin baitakartza. Programazioa emakumeen ahalduntzea maila pertsonalean, sozialean eta politikoan gaitzeko eta trebatzeko; denboran luzean mantenduriko konpromisoaren adibide.

Urtearen lehen erdi honetarako, Berdintasunak programazio erakargarri eta oso bat prestatu du, hainbat gai jorratuko dituena, hala nola "irrintzien" jatorria, emakume zientzialarien lana aitortu eta hedatuko duena, autodefentsa, garapen pertsonala eta meditazioa, autozaintza, arroparen sorkuntza eta birziklapena, argazkigintza artistikoa mugikorrarekin, zer den eta nola egin behar den aurretiazko borondateen agiria, gorputzaren eta desioaren arteko lotura bizitzan zehar, boxeoa ahalduntzeko tresna gisa, artea, ondarea, gorputzaren eta emozioen lotura edo adimen artifizialeko tresnak eguneroko zereginetan, besteak beste.

Laburbilduz, urtarriletik maiatzera bitartean gauzatuko diren hemezortzi jarduera biltzen ditu, doakoak kasu batzuetan edo 5 euroko inskripzio-kuotarekin, ekonomia guztientzat eskuragarri. Gaikako tailer ugariez gain, "Martxoaren 8ko" kartel lehiaketa, horretara aurkeztutako lanen erakusketa edo mitologia genero ikuspegiz jorratzen duen bidaia kulturala ere jasotzen ditu, Nafarroako Arellano eta Lizarra herrietara.

Udal honek parte hartzera eta aukera paregabeaz baliatzera animatzen ditu Ermuko emakume guztiak, betiere genero ikuspegitik eta emakumeen ahalduntzea ardatz izanik, gai sorta zabala lantzea ahalbidetuko baitie.
Berrikuntza gisa, eta ermuar gazteenen partaidetza eta ahalduntze feminista bultzatzeko, Eskolak boxeo tailer bat eskainiko du 13 urtetik gorako emakumeentzat.

Jarduera guztietarako izen-emateak urtarrilaren 27tik aurrera egin ahal izango dira, Emakumearen Topagunean, goizeko 9: 00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara bitarteko ordutegian. Programak honako hauen berri ere ematen du: harrera- eta aholkularitza-zerbitzua; genero-indarkeriaren biktimentzako laguntzen eta baliabideen kudeaketa; arreta, aholkularitza juridikoa eta psikologikoa, banakakoa zein taldekoa. Bazterketa-, prestakuntza- eta enplegu-arriskuan dauden emakumeentzako baliabideen azterketa eta kudeaketa, Etxeko Zerbitzuaren Legeari buruzko aholkularitza. Aurretiko hitzordua eta kontsultak 943 17 10 30 telefonoan eta igualdad@udalermua.net postontzi elektronikoan.

Kontsultatu programazioa lerro hauen azpian dugun agiriak (dokumentoak) atalean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan