"El favor" eta "Los que se quedan" filmekin amaituko da urtarrileko zine egitaraua

23.01.24
Imagen
Cartel de la película
Ermua Antzokia
"Yo capitán" eta "Kina y Yuk" pelikulek osatuko dute Ermua Antzokiko asteko programazioa

Urtarrileko zine programazioari amaiera emango zaio ostegunetik astelehenera Ermua Antzokian emango diren lau filmekin. Asteko egitaraua ostegunean hasiko da zineklubarekin, non Matteo Garroneren Yo capitán film italiarra eskainiko den. Seydou eta Moussa Dakar utzi eta Europarako bideari ekin dioten bi gazte dira. Odisea garaikidea biziko dute elkarrekin basamortuko arriskuetan, Libiako atxilotze-zentroetako izugarrikerietan eta itsasoko arriskuetan zehar. Europako Film Onenaren Ikusleen Saria eskuratu du Donostiako Zinemaldian, eta ostegunean proiektatuko da, 20:30ean, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zinema komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, Juana Maciasen El favor komedia familiarraren lehen emanaldiarekin. Gallardotarrak familia aberats eta errespetatua dira, eta Tata Amparitok zaintzen duen masia eder batean igarotzen dute uda familiako hiru seme-alabek, Teresak, Benjak eta Aurak (Inma Cuestak, Diego Martinek eta Sara Sálamok antzeztuak). Bere heriotzaren berri tristea jasotzen dutenean, hiru anaiak herrira joaten dira azken agurra ematera eta hildakoaren seme bakarra zen Tomasekin elkartzera. Ez zuten espero, ordea, Amparitoren azken nahia familiaren panteoian lurperatzea izango zenik. El favor astelehenean ere ikusi ahal izango da, 20:30ean.

Asteko bigarren film komertziala Los que se quedan izango da, 70eko hamarkadan girotutako komedia dramatikoa, Alexander Payne zuzendari estatubatuarraren eskutik. Paul Hunham (Paul Giamattik antzeztua), eskola amerikar ospetsu bateko irakasle kaskagogorra, Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle mordoa zaintzeko. Pronostiko guztien aurka, bizikidetzak ezohiko lotura sortuko du ikasleetako batekin, bere traumak dituen mutil buruargi eta problematiko batekin, eta Vietnamen seme bat galdu berri duen eskolako sukaldeko buruarekin (Dominic Sessa eta Da 'Vine Joy Randolph). Los que se quedan larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango dira ikusgai.

Haurrentzako programazioari dagokionez, igandean, 17:00etan, Kina y Yuk eskainiko da, abenturaz beteriko zinta frantsesa. Artikoko bizitza erronka bat da, baina are zailagoa izango da Kina eta Yukentzat, lehen aldiz aitatasuna esperimentatzear dauden azeri artikoentzat. Hala ere, negu artikoak jada ez dira izaten zirenak, eta berotze globala arauak aldatzen ari da guztientzat. Itsasertzeko ehiza-espedizio batean, Yuk izotz-bloke batean harrapatuta geratu da, jitoan. Kina bakarrik geratuko da orduan, eta lurralde ezezagunetara joan beharko du. Erditzeko egun gutxi batzuk falta direnean, Kina eta Yuk erlojuaren kontra joango dira beren txakurkumeen jaiotzarako garaiz elkartzeko.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu