Gabonetako argiak datorren ostegunean piztuko ditu Ermuak

29.11.24
Erakundea
Gizartea
Haurren Kontseiluko kideak piztuko dituzte, "Argilinex" enpresak herri osoan instalatutako 300 elementutik gora

Ermuko kaleetan eta abenduaren 5etik 2025eko urtarrilaren 7ra arte 310 bat Garbon argi elementu izango ditugu. Enpresa esleipendunak 307 argi-elementu berri jarri ditu 160 kokapenetan. Hamaika kaletan 3Dko elementu argitsuak izango ditugu, eta beste 19tan sekuentzia eta/edo argi-joko desberdinak egiten dituztenak. Metro karratuko argien kopurua (m2) konposizioen arabera aldatzen da; sinpleenek 40 led dituzte metro linealeko, eta panel handienek 400 led argi metro linealeko. Haurren Kontseiluko kideek piztuko dituzte argiak aurten, Lehen Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasle direnak.

Gabonetako argiztapena Mungiako (Bizkaia) 'Argilinex' enpresak instalatu du, eta 62.498,92 €uro kobratuko ditu lanagatik, esleipen-kontratuaren arabera. Kontratua gehienez ere 3 urtez luzatu ahal izango da. Kontratuan aurreikusitako urte bakoitzean, jarri beharreko elementu guztien %20 berrik izan beharko dira. Gainera, orain arte elementurik izan ohi ez dituzten eremuetan ere jarri dira 2024an, hala nola Areitioko jaitsieran, Bizkaia Etorbidean, Errotabarri parkean, Izelaietako oinezkoentzako parkean eta Abeletxeko egoitzaren inguruan.

'Argilinex'ek hainbat konposizio ekarri ditu: 3Dko elementuak, kaskada motako panelak, argi-gortinak, izarrak eta barraskiloak, euri-efektua duten arkuak, kolore-aldaketa, kliska-efektua dutenak, eta beste banakako batzuk faroletan, opari-kaxak kasu. Valdespina parkeko lorategietan ere argi-girlandak izango ditugu, aireko portikoetan elementu bikoitzak eta hirukoitzak daude, motibo bereziak, hala nola 8 metroko gabonetako zuhaitza edo udaletxeko balkoirako "Zorionak" dioena.

Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak pizte ekitaldia animatuko du txokolate-jan handi eskainiz

Udalak eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) ekitaldi bat antolatu dute 17:30ean Orbe Kardinalaren plazan urteko azken hilabeteari eta Gabonetako kanpainari hasiera emateko. Herriko argiak piztu aurretik, EMOEk txokolatada handi bat eskainiko du 17:30etatik aurrera bertaratzen diren guztientzat. Disc Jockey batek musika eta animazioa jarriko ditu Orbe kardinalaren plazan.

Sei etan edo seiak eta laurdenetan, iluntzen duenean, Gabonetako hirurehun elementu baino gehiago piztuko dira gure herriko kale, auzo, parke eta eraikinetan banatuta daudenak. Gabonetako argi guztiak kontsumo baxuko LEDak dira, eta piztuta egongo diren bost asteetako guztizko gastua ehunka euro izango da. Apaingarriak urtarrilaren 7an itzaliko dira, asteartean, Errege egunaren ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.24
Enplegu Proiektu Integrala garatuko du Ermuak lehentasunezko arreta behar duten kolektiboentzat 2024ko bukaeran

Sei hilabetez aldi baterako kontratua izango duten 12 pertsonentzako enplegu- eta prestakuntza-programa mistoa izango da
Imagen
La imagen retrospectiva  uestra una sesión anterior
04.12.24
Larunbatean ingelesezko ipuin kontaketa saioa izango

Liburutegiak "Story time" jarduera iragarri du 17:30ean Lobiano Kulturgunean
Imagen
03.12.24
Kultura sailak 2025eko Inauterien kartel lehiaketa ireki du

Lan edo proposamenak 2025ko otsailaren 3ko gauerdira arte aurkeztu ahal izango dira