Garapen Jasangarriko Helburuak ezagutarazten dituen ‘Escape Room’ Ermura etorriko

21.09.23
Muestra las mesas y sillas con el material para jugar
Ingurumena
Gizartea
BBK Kunaren ekimena urrian etorriko da; hilak 20ko ostiralean, goizez eta arratsaldez, eta hilak 21eko larunbatean Orbe Kardinalaren plazan

BBK Kunaren Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutarazten duen ekimen mugikorra -irten edo ihes egiteko aretoa edo ‘Escape room’ urrian izango dugu Ermuan. Bizkaia osoan zehar dabilen doako jarduera da, adin guztietako herritarren artean Garapen Iraunkorreko Helburuak zabaltzea helburua duena, modu "ludiko eta dibertigarrian". Parte-hartzaileak "Iraunkortasunaren aldeko Scoutak" izango dira, eta haien helburua GJHko intsignia guztiak biltzea izango da. Horretarako, elkarlanean, logika- eta adimen-proba desberdinak gainditu beharko dituzte. 12 eta 99 urte bitarteko pertsonek parte hartu ahal izango dute. 12 urtetik beherakoek lagunduta joan beharko dute.

‘Escape Room’ak zazpi (7) proba dibertigarri ditu, eta, horien bidez, parte-hartzaileek 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen edukiak ikasiko dituzte, modu deigarri eta berritzailean. Helburuak lortzeko eta probak gainditzeko gai direnek ohorezko sari bat jasoko dute esperientzian parte hartu izanaren oroigarri gisa.

Parte-hartzaileek jokoaren begirale edo maisuen (‘game masters’ deritzanen) laguntza izango dute. Horiek, beharrezko informazioa eta jarraibideak emateaz gain, planteatutako erronkak gainditzeko pistak eman eta lagunduko dizkiete.

Murgiltze esperientzia bat da, ordubete irauten duena eta aldez aurretik izena ematea eskatzen duena. Horretarako, postontzira mezu elektroniko bat idatzi behar da: kultura@udalermua.net. Mezu horretan, interesdunen datuak adierazi behar dira (izena, abizenak, adina, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa). Izena emateko mezuak jasotzeko hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak. Jardueraren astean izena eman duten pertsonek posta elektroniko bat jasoko dute izena eman dutela baieztatzeko eta zein ordutan parte hartu behar duten jakinarazteko. Ostiral goiza herriko ikastetxeetako ikasle taldeentzat izango da, batez ere.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango