Gaztedi Durangaldeak 2024ko proiektuak aurkeztuko ditu datorren astean

03.09.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Hilaren 11n, asteazkenean, Ermuko Izarra Centre-n egingo den agerraldi publikoan

'Gaztedi Durangaldea' ekimenak 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatu nahi du, gazte-politika integralen bidez. Sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatea dira.

Gaztedi Durangaldeak proiektu berriak diseinatu ditu gazteen parte-hartzea indartzeko eta 2024an eskualdeko gazteen garapena bultzatzeko. Proiektu horiek "Podgazt", "I 'm Bizi" eta "Gaztekimen" dira, eta gazteen intereseko eta beharrizanetako hainbat arlori helduko diete.

  • Podgazt: Durangaldeko eta Bizkaiko gazteentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dituen podcast plataforma, partaidetza eta elkarrizketa sustatzeko.
  • I 'm Bizi 2024: Gazteei orientazio akademiko eta profesionala eskaintzeko eta lan eta hezkuntza aukerak nabarmentzeko azoka.
  • Gaztekimen: Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle gazteek beren komunitatean parte har dezaten sustatzeko eta, horrela, gazteen lankidetza, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko ekimena.

Agerraldiaren data eta ordutegia

  • Eguna: 2024ko irailak 11
  • Noiz/ordua: 11:00etan
  • Lekua: Ermuko Izarra Centre Auditorioa

Etortzekoa bazara mezua idatzi dezakezu web-comunicacion@udalermua.net postontzira.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren