Gazteen irakurketa klubetarako izen-ematea zabalik

Paperean irakurtzeko taldea
Lehenengo taldeak paper irakurriko du, bere helburua euskeraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea izanik. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren guztion artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutuko dira.
Saioak Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara izango dira. Lehen hiru saioen datak: urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an dira. Saio gehienetan euskerazko liburuak komentatuko dira eta gainontzekoetan gaztelaniazko liburuak. Urriko irakurketa Goscinnyk idatzitako “Asterix eta Kleopatra” komikia izango da.
Ekimenaren gidaria Onintze Goitiz idazle eta ipuinkontalari bilbotarra izango da.
Parte hartu ahal izateko izena eman behar da Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, whatsAppez (https://wa.me/34943179212edo biblioteca@udalermua.net epostontzira idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia, ikastetxea eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.
Plazak mugatuak dira eta inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko unean, urriaren 25eko saioan komentatuko den liburuaren alea jasoko da.
Euskarri digitalean irakurtzeko taldea
Klub horretaz gain, liburutegiak gaztetxoentzako irakurketa klub digitala ere antolatu du. Goian aipatutako adin tarteko neska-mutilei zuzendua dago (9, 10 eta 11 urte), eta bere helburuak irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliaturik, sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute eskura, liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da beraz irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Irakurketa klub digital hau laruntat goizetan burutuko da, ordu t’erdiko saioetan, 10:30etik 12:00etara, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko ditu. Urtea bukatu arteko datak datak urriaren 7a, azaroaren 4a eta abenduaren 2a dira.
Doako jarduera da eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da. Irakurketa klub honetan parte hartu ahal izateko urriaren 3a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, whatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net epostara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.
Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda webgune honetan urriaren 4an, asteazkena, iragarriko eta baita izena eman duten guztiei epostaz bidaliko zaie ere.
Lotutako albisteak

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere