Gazteentzako tailer berriak liburutegiko jardueren programan

10.04.24
Udal Liburutegia
Izen-emateak zabalik daude 13-17 urteko gazteentzako dantza modernoen tailerrerako

Ermuko Udal liburutegiak bere jardueren programa zabaldu du, Teresa Murga eraikineko instalazioak eraldatu eta berriz irekitzearekin bat. Horrela, apirila eta maiatza bitartean gazteei zuzendutako hiru tailer berri egingo dira: dantza modernoen tailerra, Nire identitatea, nire irudia izenekoa eta podcasten edizioarena.

Lehenengo jarduera dantza modernoen tailerra izango da, 2007 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua. Guztira hiru saio eskainiko dira, bakoitza ordu eta erdikoa, apirilaren 25an eta maiatzaren 2an eta 9an, ostegunetan. Tailerra euskaraz izango da, liburutegian bertan, 17:30etatik 19:00etara.

Jarduera hau mugimendu askearen bidez gorputz-adierazpena arakatzean datza, musikaren interpretazioan oinarrituz. Gorputzaren mugimenduaren eta musikaren arteko koordinazioa hobetzea eta egoera fisikoa sustatzea dira helburuak. Gainera, parte hartzen duten gazteen sentsibilitatea, sormena eta inprobisatzeko gaitasuna indartu nahi ditu.

Tailerrean, norbanako bakoitzak berezko dituen oinarrizko adierazpen-baliabideez jabetzea landuko da, eta mugimenduan bat-batekotasuna eta sormena garatzea sustatuko da, parte-hartzaileei beren emozioak gorputzaren bidez esploratzeko eta adierazteko aukera emanez.

Jardueran pixkanaka egingo da aurrera, dantza errazekin hasi eta esperientzia garatu ahala mugimendu konplexuagoetarantz aurrera eginez. Laburbilduz, jarduera mugimenduaz, musikaz eta gorputz-adierazpenaz libreki eta sormenez gozatzeko aukera gisa aurkezten da, parte hartzen dutenen ongizate fisikoa eta emozionala sustatuz.

Doako tailer honetarako izen-ematea apirilaren 23ra arte dago zabalik, eta plaza lortuz gero, hiru saioetara joateko konpromisoa hartzen da. Plazak mugatuak dira, eta izena aurrez aurre eman daiteke liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefonoan, WhatsApp bidez edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, izen-abizenak, liburutegiko txartelaren zenbakia, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa zehaztuz.

Eskainitako plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda udalaren webguneko iragarki-taulan argitaratuko da apirilaren 24an, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.24
Sheila Carnerok ‘Tras doseles de espinas’ eleberria aurkeztuko, liburu berriena

Idazleak bere azken eleberriaz hitzegingo digu datorren astelehenean, hilak 22an, udaletxeko Osokoaren Bilkuran
Imagen
08.07.24
Ausartzen zara uda honetako bederatzi erronka osasungarriak gainditzera?

Lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta jarduera osasungarriak sustatzea du helburu
Imagen
01.07.24
Udako ordutegiak udal instalazioetan

Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak 08:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik uztailean eta abuztuan