Golconda talde katalanak irabazi du Folkez Blai jaialdiaren XIX. edizioa

16.09.24
Kultura eta Gazteria
Old Time Spooks gasteiztarrek eskuratu dute bigarren saria

Folkez Blai jaialdi ezagunak musikaz bete ditu Ermuko kaleak pasatu berri den asteburuan. Ekimenaren XIX. edizioak hamar musika proposamen baino gehiago aurkeztu ditu ostegunetik igandera, eta lehiaketaren atalean, Golconda talde katalana izan da garailea. Bartzelonako seikotearen folk eta rock progresiboaren arteko nahasketak publikoa eta epaimahaia erabat konbentzitu ditu, eta lehiaketako lehen saria (3.000 euroko txekea) eta jaialdiaren hurrengo edizioan talde gonbidatu gisa parte hartzeko aukera lortu ditu.

Bigarren postua Old Time Spooks talde arabarrarentzat izan da, aurtengo Folkez Blai lehiaketako agertokira igo den azken taldea, hain zuzen. Laukoteak hillbilly punk doinu bereziekin animatu du igande arratsaldea, eta bigarren saria eskuratu du, 1.500 eurokoa.

Saritutako bi taldeez gain, ostiraletik igandera, lehiaketako beste lau finalisten kontzertuez gozatu ahal izan da: Boroa (Galizia), Besaide (Euskadi), Picarós (Asturias) eta Cardelina (Gaztela-Leon).

Lehiaketaz kanpo, Orbe Kardinala plazako agertokian Tapia eta Letura Banden emanaldia ere izan da, larunbat gauean ikuskizun bikaina eskaini zuena. Lehiatik at ere, X Fanekaes talde valentziarrak, Folkez Blai aurreko edizioaren irabazleak, Gorakada antzerki musikalak eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Foulareda eta Alboka Musika Eskolaren kalejirek folk doinuez eta giro onez beteriko asteburua animatu dute.

Epaimahaiak eta antolakuntzak Folkez Blai ekimenaren XIX. edizioaren oso balorazio positiboa egin dute. Hori dela eta, datozen asteetan hasiko dira lanean 2025eko irailaren erdialdean Orbe Kardinala plazan jokatuko den lehiaketaren hogeigarren edizioan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian