Hartza eta oilarra protagonista Inauterietako kartelean

30.01.23
Kultura eta Gazteria
Anabel Mayor Marrero kanariar artistaren lana da, zeinak sariaren 500 euroak jasoko dituen

Ermuan badugu jada kartel ofiziala aurtengoko Inauterietarako. Udal kultura sailak antolatutako lehiaketaren irabazlea hautatu eta ezagutzera eman da gaurkoan. aukeratutako proposamena. Lehiaketa irabazi duen lanak "Ermuko hartza eta oilarra" du izenburu eta Anabel Mayor Marrero kanriarraren lana da. Egileak lehiaketaren sariaren 500 euroak jasoko ditu, eta ilustrazioa izango da gure herrian 2023ko inauteriak iragarriko dituen irudia. Otsailaren 16tik 21era bitartean egingo ditugun jarduerak ezagutzera emateko argitaratzen diren kartelak eta programak ilustratuko ditu.

Artistak diseinaturiko kartelean hartza eta horren lepo gainean luma koloretsuak dituen oilarra agertzen dira, kolore moreko fondoan, serpentina artean. Horren goiko aldean "2023ko Inauteriak" irakur daiteke letra zuriz idatzita.

Aurtengo kartel lehiaketara hirurehun eta bost (305) proposamen aurkeztu dira.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin